Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Eako Poesia Egunak uztailaren 11tik 13ra

2014/07/07 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Uda hasiera aldera antolatzen dituzte Eako Poesia Egunak eta aurtengoan uztailaren 11 ostiraletik 13 igandera izango dira. Errezitaldi, kontzertu, dantzaldi, antzerki, hitzaldi eta abarren artean hainbat eta hainbat literaturzalek gozatzeko aukera izango dute.

Gabriel Arestiren Harri eta Herri liburuaren publikazioaren 50. urteurrena omenduz estreinatuko dute asteburua, Laura Mintegi eta Karmelo Landaren elkarrizketa-hitzaldiarekin.

Joseba Sarrionaindiaren zenbait lanen irakurketa proposatuko du Eider Rodriguezek eta Koldo Izagirre ere bertan izango da Parisen bizi naiz lana errezitatzeko. Iratxe Retolazak eta Danele Sarriugartek Arestiren imajinario poetikoa eta genero-eraikuntzak izeneko hizketaldia eskainiko dute, eta Iñaki Astizek eta Mikel Aierbek prestatutako Hondakindegia emanaldiarekin amaituko dute igandean. Tartean baina, hori eta askoz gehiago ikusteko aukera izango du bertaratzen denak. Egitaraua.

.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil