Buruntzaldeko okindegietan euskara bultzatzeko kanpaina
2008/06/10 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko Udaletan jarri dute martxan okindegietan euskara erabiltzeko kanpaina.
Buruntzaldeko Udaletan jarri dute martxan okindegietan euskara erabiltzeko kanpaina. Ogi beltza baino beltzago, ogiaren eza
Garai batean irin zuriko ogiak irin beltzarekin egindakoak baina fama hobea zeukan. Erromatar garaian irin beltzarekin egindako ogia behartsuenentzat izaten zen eta irin zuriarekin egindakoa berriz aberatsentzat. Erdi Aroan ere gauzak berdin jarraitzen zuten ogi zuria gutxi batzuentzat erreserbatua zegoen; garai modernoan berriz, XVII.mendetik aurrera ogi zuria merkeagotu eta beraz jende gehiagok jan ahal izan zuen. Ogiak aldaketak jasan ditu historian zehar baina beti egon da gure mahaian.
Ogi zuria industrializazioarekin iritsi zen, txikitutako irina biltegian gordetzen zutenean segituan hondatzen zen, baina germena eta azala kentzen bazitzaion ez zen horrelakorik gertatzen. Ogi zuriak, ogi integralak baino mantenugai gutxiago ditu.
Benetako ogi integrala bere germen eta azal eta guzti egiten da eta ama legamiarekin fermentatzen da. Zaporeak bereizten du eta testura trinkoagoa du. Urtebetean zerealaren prezioak %60 egin du gora. Horrek, haragia, esnea eta ogia bezalako oinarrizko elikagaien prezioen igoera eragin du, pentsuaren prezioa ere garestitu egin baita. Prezio igoera horiek nahikoa ekoizten ez delako gertatu dira. Baina ez jateko nahikoa ekoizten ez delako, bioerregaiak egiteko nahikoa ekoizten ez delako baizik.Ogiaren prezioa igo arren gure elikaduran beharrezkoa den elikagaia da.
Honen harira karbohidratoek (ogiak, oreak, patatak, arrozak, lekaleek... hamaikatxo elikagaik dituzte elementuok) gizendu egiten gaituztela eta nutrizio alorretik baliorik ez dutela sinestearren, eskas kontsumitzen ditugu. Elikagai horiek zeinahi dieta orekatutan funtsezkoak dira eta ia-ia eguneko otordu guztietan kontsumitu behar ditugu. Irin, ur eta gatzez (ez beti, gatzik gabea ere badago eta) bakarrik osatua, ogiak dituen osagaietatik bakar batek ere ez du zerikusirik "mendebaldeko patologiak" (obesitatea, diabetesa, gaitz kardiobaskularrak, etab.) nozitzeko arriskua larritzearekin.
Ogia eta estetika
Jende askorentzat, gehiegizko pisua ez izateko edo zuzentzeko biderik egokienetako bat elikaduratik ogia kentzea da. Ogiak energiaz hornitzen gaituen arren, bera kontsumitzea ez da pisua handitzearen errudun, kasu bakoitzean aholkaturiko tamainan hartuz gero. Izan ere, ogi pusketaren kalorien kopurua ugaltzen duena ez da ogia bera, "hornigarria" baizik: marmelada, gurina, hestekiak, saltsa, etab. Kalori eduki bera izaki, gorputzean gantz-pilaketa txikiagoa eragiten du ogiak beste hainbat elikagai gantzatsuk baino. Ogian eta gainontzeko irinkietan ugari diren karbohidrato konplexuak baino askoz ere errazkiago metatzen da elikagaien gantza gure organismoan.
Material osagarria:
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.