Buruntzaldeko euskaltegietan zabaldu da matrikulatzeko epea
2016/09/06 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
Euskara ikasi, hobetu eta lantzeko aukerak eskaintzen dituzte Buruntzaldeko euskaltegiek.
Dagoeneko 2016-17 ikasturteko izen-emateko epea zabalik, 16 arte Lasarte-Oriako udal euskaltegian, 23 arte Hernanikoan, eta 30 arte AEK sarearen euskaltegietan.
Buruntzaldean 7 euskaltegi ari dira une honetan lanean: bi udalenak dira, Lasarte-Oria eta Hernaniko udal euskaltegiak, eta gainontzeko 5ak, HABEK homologatutako, AEKren euskaltegiak.
Ikastaroez gain mintzalagun, guraso-lagun, jabetza eskolak, lantegiak, hitzaldiak… eta beste hainbat egitasmorekin hornitzen dira ohiko eskolak, euskara ikasten ari denari testuinguru linguistiko errealak eskaintzeko asmoz.
Buruntzaldeko udal guztiek ematen dituzte laguntzak euskara ikasteko:
Usurbil: %100
Andoain: % 85
Lasarte-Oria: %85
Urnieta: %50 - %80
Hernani: %70 - %90
Astigarraga: %75
Diru-laguntzetaz argibide gehiago hemen.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.