Buruntzaldea Euskaraz dagoeneko sare sozialetan dago
2013/03/01 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeko eskualdeaz jakin nahi baduzu, Facebook-eko “atsegin dut” botoia sakatu eta izan zaitez Twitterreko profilean jarraitzaile.
Dagoeneko Buruntzaldeako udalek elkarlanean sortutako Buruntzaldea Euskaraz-ek sare sozialetan profilak ditu. Buruntzaldea Euskaraz izenarekin aurki dezakezue Facebooken eta Twitterren.
Bertan, ekimen, egitasmo, eta gertakari ezberdinen berri emango da, eta horrez gain, albisteak elkarbanatzeko aukera ere izango da. Buruntzaldeko udalek, euskararen erabilera indartzeko, eskaintzen dituzten beka, dirulaguntza, zerbitzu eta lan-eskaintzen berri ere izango duzu.
Egin zaitez jarraitzaile. Gustatuko zaizu.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.