Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Bueltan datorkigu, 5 urte bete dituen Errigoraren “Euskarari puzka” kanpaina

2018/10/18 - Iruzkinak: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Urriaren 25ean zabalduko da, Errigoraren udazken parteko elkartasun kanpainako otarrak eskatu nahi dituzuenontzako izen emate epea.

“Euskarari puzka” ekimenak bost urte bete ditu jada eta urtemuga berezi hau eskertzeko baliatu dute egitasmo honen sustatzaile diren Errigorak, AEK-k, Ikastolen Elkarteak eta Sortzen-ek. “2013-2018 urte bitartean, 800.000 euro bideratu ditugu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Errigoraren sorreratik 5 urte igarota eta #EUSKARARIpuzka kanpainaren atarian (urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da), atzera begiratu nahi izan dugu diru horrek zertarako balio izan duen ikusteko. Mila esker eta zorionak hau posible egin duzuen guztioi!”.

Atzera begira jartzeko albiste honi atxikia duzuen bideoa argitara eman dute. Errigorak udazken parteko kanpainarekin urteotan eginiko ekarpena bistaratzen du ikus-entzunezko honek. Auzolanean bildutako elkartasuna, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratu dute; besteak beste, ikastoletara. Azpiegiturak hobetu edota baliabidez hornitzera. 

Erriberako AEK-ra ere bideratu dute laguntzaren zati bat. Euskaltegiaren mantenura, baina baita ikasleei bekak ematera ere. Administrazioaren laguntzarik jasotzen ez dutenez, ikasleek euskaltegian matrikulatzeko egin behar izaten duten ahalegin ekonomiko handia lagundu nahi dute hartara. Jada 70 ikasleek jaso dute aipatu beka. Eta nabaria da bost urteotan nola igo den matrikulazio kopurua AEK-n; 2013az geroztik bost urteotan, 60tik 102ra.

Guztia, besteak beste, usurbildarron laguntzari esker.

Aurtengoa abiatzear
Bueltan dator bosgarren urtez, Nafarroa hegoaldeko tokiko ekoizpena eta euskalgintza sustatzea helburu duen Errigora ekimenari lotutako udazken parteko “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” elkartasun ekimena. Bertako produktu goxoez jositako bi kutxa izango dituzue aukeran eskuragarri. Erositako kutxetatik jasotako laguntzaren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgitnza suspertzera bideratuko dute. Aipatzekoa, ekimen honek ere ate joka dugun Euskaraldiarekin bat egin duela. Euskararen erabilera suspertzea helburu duen ekimenean parte hartzera deitzen dute.

Udazkeneko kanpaina
-Eskaerak: urriaren 25etik azaroaren 14ra NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
-Bi produktu kutxa aukeran:
Kutxa beltza:
Prezioa: 50 euro.
Produktuak: oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, melokotoia almibarretan, tomate frijitua.

Kutxa zuria:
Prezioa: 50 euro.
Produktuak: pikillo saltsa, pasta ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanela pastak, txokolatezko cookieak.

Informazio gehiago: errigora.eus

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil