Beñat Zamalloak jaso du XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria
2014/07/04 - Iruzkinak: 0
Ekainaren 28an banatu ziren XXVI. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Andoaingo Bastero Kulturgunean, eta Beñat Zamalloa izan da aurtengo sari nagusia jaso duena.
2013ko irailetik abendu bitartean Berria egunkarian eta beste hainbat hedabidetan (Hamaika Telebista, Radio Vitoria, Bizkaia Irratia) kaleratutako Bertsolari Txapelketaren inguruan egindako lanagatik saritu dute. Horrez gain, Kazetari Berriaren Saria eman diote Garikoitz Goikoetxeari 2013ko uztailean Berrian argitaraturiko Biztanleriaren inguruko erreportaje sailagatik. Epaimahaiaren Sari Berezia ere banatu zuten, kasu honetan Eider Goenagak koordinatutako taldeari, GAL 30 urte, Berria hedabiderako egindako interneteko lana sarituz.
Euskal Telebistan egindako bideo erreportajea.
Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketa.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.