Barazkien sekuentzia didaktikoa HABEren eskutik
2009/07/07 - Iruzkinak: 0
Buruntzaldeako udalek ogiarekin, barazkiarekin eta frutarekin eta haragiarekin egin zuten antzera Habe Ikasbilek bere webgunean barazkien inguruko sekuentzia didaktikoa zintzilikatu du. Bertan barazkien izenez gain, barazkien egutegia eta hainbat gomendio kontsultatu daitezke euskaraz.
Buruntzaldeako udalek ogiarekin, barazkiarekin eta frutarekin eta haragiarekin egin zuten antzera Habe Ikasbilek bere webgunean barazkien inguruko sekuentzia didaktikoa zintzilikatu du. Bertan barazkien izenez gain, barazkien egutegia eta hainbat gomendio kontsultatu daitezke euskaraz.Sekuentzia didaktikoa pdf formatuan zintzilikatu dute eta interesa duen edonork aukera izango du dokumentu hori bere ordenagailuan gordetzeko.
Gero eta jende gehiagok etxeko balkoian bertan barazkiak hazteko ohitura du, izan ere, jende askorentzat benetako plazera da barazki eta berdurak haztea. Oso jarduera osasungarria da eta ehuneko ehunean probetxugarria. Produktu fresko eta gozoak lor daitezke, askotan dendetan erositakoak baino hobeak.
Hori guztia kontuan izanda argitaratu dute sekuentzia didaktikoa eta etxeko balkoian baratzea jartzeko gomendioak ere bildu dituzte bertan. Irakurgaiez gain, hainbat ariketa ere jasotzen ditu sekuentzia didaktikoak, horrela irakurleak irakurri ahala zerbait ikasi ote duen jakin ahal izango du.
Informazio gehiago: Habe Ikasbil webgunean
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.