Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Apirilaren 21 eta 22an izango da 2016ko Udaltop jardunaldia

2016/04/04 - Iruzkinak: 0

Lasarte-Oria

Aurtengo edizioan landuko den gaia “Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?” izango da

Guztira, hamar ponentzia, bi mahai-inguru eta elkarrizketa bat bildu ditu Udaltop jardunaldiaren zortzigarren edizioko egitarauak. Apirilarem 21ean eta 22an izango da Lasarte-Oriako Manuel Lekuena kultur etxean eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da bertan parte hartu ahal izateko. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago www.udaltop.eus webgunean eta prezioa 65€ da, apirilaren 15ean itxiko da izena emateko epea.

Udaltop Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen dute, laguntzaile hauekin: EudelEuskarabidea eta UEMA.

Zortzigarren edizioan landuko den gaia Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? da eta 8-16 urte artekoen kirola izango da hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak edota etorkizunerako erronkak.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil