Andoainen emango zaio hasiera 18. Korrikari
2013/03/11 - Iruzkinak: 0
Andoaingo Udalak AEK-rekin lankidetza hitzarmena sinatu berri du.
Martxoaren 14an emango zaio hasiera 18. Korrikari Andoainen. Aurtengo leloa Eman euskara elkarri da eta hamar egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du. Buruntzaldeko eskualdera martxoaren 23an itzuliko da, Baionara bidean, Lapurdiko hiriburuan ekimenari amaiera emateko.
Aurtengo Korrika Andoainen hasteaz gain, lankidetza hitzarmena sinatu dute Andoaingo Udalak eta AEK-k. Hitzarmenaren sinatzaileak Ana Carrere Andoaingo alkatea, eta Joxemi Aranburu, AEKko ordezkaria izan ziren.
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.