Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Aitor Sarriegi da Gipuzkoako txapeldun berria

2011/12/19 - Iruzkinak: 0

Igandean, abenduak 18, jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta Sarriegi eta Gaztelumendi heldu ziren buruz-burukora.

Pasa den igandean, abenduak 18, 9.000 ikusletik gora elkartu ziren Gpuntuko finala zuzenean ikusteko Illunbeko (Donostia) zezen-plazan. Aitor Sarriegi (1.051 puntu) beasaindarrak eskuratu zuen txapela Hernaniko bertso eskolako Beñat Gaztelumendi (1.045,5) añorgarrarekin jokatutako buruz-burukoan. Sarriegiri Laxaro Azkune Erniarraitz Bertsozale Elkarteko lehendakariak jarri zion txapela.

 

Gainontzeko finalistek honako puntu kopurua lortu zuten: Alaia Martinek 594, Iñaki Apalategik 590, Agin Rezolak 588,5, Jexux Mari Irazuk 578, Jon Martinek 577 eta Unai Agirrek 572.

 

Saioa hasi bitartean bertsolaritzari buruzko DVD bat egon zen ikusgai, eta Elkano Browning Cream taldeak eta Gari abeslariak kontzertutxo bat eskainiko zuten.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil