Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Albisteak RSS

Agin Rezola txapeldun Xenpelar Sarian

2010/12/14 - Iruzkinak: 0

Bi urtean behin egiten den gazte mailako txapelketako finala sei bertsolarik jokatu dute.

Hernaniko Bertso Eskolako Agin Rezola astigarragarra izan da Errenteriako Xenpelar Sariko txapelduna. Hasieratik egin zuen saio borobila, eta ondo merezitako txapela jantzi zuen gazte mailako txapelketa onenetarikoan. Buruz burukora Aitzol Barandiaranekin heldu zen. Orokorrean maila altuko txapelketa izan da finala barne. Horren adibide dira finalisten izenak: Alaia Martin, Julio Soto, Odei Barroso eta Haritz Casabal.

 

Bi urtean behin egiten da sariketa hori eta hiru kanporaketa egin ostean, sei onenek ohi dute finala. Sariketak 19 txapeldun izan ditu orain arte, besteak beste, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Euzkitze, Jon Sarasua, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Uxue Alberdi.

 

Erantzun albiste honi

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil