2020ko Errenta aitorpena euskaraz
2021/03/17 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
2021eko apirilaren 12tik ekainaren 30era. Gipuzkoan 66.714 pertsona izan ziren 2020an, 2019 ekitaldiko errenta aitorpena euskaraz egin zutenak (aurreko urtean baino 1.994 gehiago). Buruntzaldeko sei herrietan, berriz, 6.419 lagun (aurreko urtean baino 163 gehiago); errenta aitorpena egin behar zuten guztien artean %17 inguruk hautatu zuten Buruntzaldean euskaraz egitea aitorpena. Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago gara Buruntzaldean aitorpena euskaraz egiten dugunak. Eta tarte handia dugu hobetzeko.
Euskaldun aktibo izateko beste modu bat duzu errenta aitorpen euskaraz egitea.
Aurtengo epeak honako hauexek dira: 2021eko apirilaren 12tik aurrera hasi ahal izango gara etxera ailegatutako autolikidazioak onartzen, eta epea ekainaren 30erarte luzatuko da, edozein dela ere erabiltzen duzun modalitatea.
Ohiz, era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera. Mekanizatua egin ahal izateko aurrez hitzordua hartu behar da. Hitzordua hartzeko epea: 2021eko apirilaren 16tik ekainaren 8ra. Hauxe da telefonoa: 943113000.
Autolikidazioa onartzerakoan, aski duzu euskaraz onartu nahi duzula adieraztea. Internetez egiten baduzu ere sakatu euskaraz egiteko aukera.
Aukera ezazu Errenta Aitorpena EUSKARAZ egitea eta EUSKARAZ hautatzea Ogasunarekiko harremanetarako.
Informazio gehiago lotura honetan: http://euskara.buruntzaldea.eus/euskara/egitasmoak/errenta-aitorpena
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.