2018ko errenta aitorpena euskaraz
2019/04/17 - Iruzkinak: 0
Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil
Buruntzaldeko herrietan %17 inguruk egiten dute, batez beste beren errenta aitorpena euskaraz. Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago gara Buruntzaldean aitorpena euskaraz egiten dugunak. Eta tarte handia dugu hobetzeko.
Euskaldun aktibo izateko beste modu bat duzu errenta aitorpen euskaraz egitea.
Apirilaren 8tik uztailaren 1era egongo da zabalik 2018ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea.
Era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera.
Autolikidazio proposamenak iristen ari dira etxeetara, eta apirilaren 15etik aurrera hasi zaitezke onartzen. Zerbitzu mekanizatuan ordua hartzeko epea apirilaren 12an irekiko da. Horretarako, Hernaniko Latsunbeberri auzoko 8-9 bulegoan hartu behar da ordua. Hauxe duzu telefonoa: 902 100 040.
Autolikidazioa onartzerakoan, aski duzu euskaraz onartu nahi duzula adieraztea. Era mekanizatua hautatzen baduzu, berriz, bulegoan hartzen zaituen langileari esan euskaraz egin nahi duzula.
Aukera ezazu Errenta Aitorpena EUSKARAZ egitea.
Informazio gehiago lotura honetan: http://euskara.buruntzaldea.eus/euskara/egitasmoak/errenta-aitorpena
Egitasmoak
Erantzun albiste honi
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.