Programas
Tiendas de fruta y verduras
Ensalada de puerro, granada y codorniz con sopa de yogur
Osagaiak:
Porrua (4 unitate)
Eskarola (unitate 1)
Letxuga morea (unitate 1)
Granada (2 unitate)
Galeperra (4 unitate)
Yogur naturala (2 unitate)
Pepinoa (unitate erdia)
Eztia
Jerez ozpina
Oliba olioa
Gatza
Piperbeltza
Prestaketa:
Porruaren zati zuria 5 zentimetroko makiltxotan moztu
eta bigundu arte egosi
Galeperrak gatzpipertu eta erre. Ondoren, hozten utzi
eta zatikatu
Granada aleak atera
Yogurra eta pepinoa irabiatu zopa egin arte
Aurkezpena:
Porruak erdibitu eta plateraren erdian jarri
Eskarola eta letxuga morea nahasi eta ondu ondoren,
ipini porruen gainean
Gainean, galeperren haragia jarri
Horren guztiaren gainean granada aleak ipini
Zabaldu yogur-zopa gainetik