Zuretzat
Madres y padres
No se respetan los derechos lingüísticos de los recién nacidos euskaldunes
28/09/2010 - Comentarios: 0
Usurbilgo epaitegian seme-alabak euskaraz ezin direla erregistratu salatu dute prentsaurrekoan Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak eta Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak.
Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkateak eta Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute Usurbilgo epaitegian seme-alabak euskaraz erregistratu ezin dituztelako.
Errekondok, eskubideak bermatu beharko lituzkeen administrazio berak eskubideak ukatzen dituela eta XXI. mendean halakorik gertatzea ez dela arrazoiaren neurrietan sartzen adierazi du. Haur jaioberria euskaraz erregistratzea “euskaraz bizitzearen aldeko hautuaren ariketa praktikoa” dela, eta ildo horretan, legeak, hitzarmenak eta bestelako legezko ezarpenak euskaldun askori oinarrizko hizkuntza eskubideak ukatzeko eratutako labirinto juridiko erraldoiaren parte besterik ez direla gaineratu du: “hor borondate bat dago gauzak luzatzeko, trabatzeko eta, azken batean debekatzeko eta ukatzeko.” Usurbilgo alkateak, herriko epaitegian euskaraz inskribatu ezin izan duten gurasoek aurkeztutako kexei babesa eman die, haien eskariei behar duten laguntza guztia eskaintzeko borondatea erakutsiz.
Petriatik, bere aldetik, Usurbilgoa ez dela kasu isolatua gogorarazi du: “Azken urteotan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hainbat kexa jaso eta bideratu ditu EAEko herritarrei Erregistro Zibiletan ez dietelako euskara erabiltzen, edota euskaraz edo euskarazko euskarrietan inskripzioak egiten utzi.” Behatokiko zuzendariak adierazi duenez, ekainaren 22ko 12/2005 Legeak Erregistro Zibilaren 1957ko Legearen 23. artikulua aldatu zuen eta gaztelania ez diren beste hizkuntza ofizialei bidea ireki zien. Egun EAEko 14 barruti judiziala buruetan egikaritu daiteke eskubide hau; gainontzeko Erregistro Zibiletan ezinezkoa da.
Euskaraz erregistratzeko prest dauden EAEko 14 barruti judizialak ondorengoak dira:
- Araban: Amurrio eta Gasteiz
- Bizkaian: Balmaseda, Barakaldo, Bilbo, Durango, Gernika-Lumo eta Getxo
- Gipuzkoan: Azpeitia, Bergara, Donostia, Eibar, Irun eta Tolosa
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.