Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Madres y padres

'Aukera ezazu DBHO euskaraz'

01/06/2009 - Comentarios: 0

Hoy presentarán los Ayuntamientos de Buruntzaldea la campaña de matriculación 'Aukera ezazu, aukera gehiago eta hobeak izan ditzazun' en Hernani. Los Ayuntamientos de Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta y Usurbil en el año 2002 firmaron un acuerdo para llevar a cabo juntos los proyectos en torno al euskera.

Hitzarmen horren baitan, 2008-2009 ikasturtean garatzea erabakitako programen artean dago «Euskararen egoera hobetzeko proposamena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoan» izenekoa.

 

DBHOrako egitasmo hau abian jartzeko hainbat arrazoi ikusi zituzten orain dela zenbait urte. DBHko eta DBHOko hizkuntza-ereduen arteko desoreka nabarmena da Buruntzaldean. DBHn eta Batxilergoetan D ereduaren nagusitasuna ia erabatekoa izan arren, Zikloetan (Erdi nahiz Goi Mailakoetan) nagusitasun hori ez da ematen. 08-09 ikasturteko Buruntzaldeko matrikulen datuen arabera DBHn D ereduan %86,4ak ikasten bazuen, erdi mailako zikloetan %35,6ak erabili zuen eredu hori eta goi mailako zikloetan %31,4ak.

 

Bestalde, DBHOko egitasmoa abian jartzeko bigarren arrazoi nagusia lan-munduan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea izan zen. Gaur egun Buruntzaldean euskara plana abian duten 11 enpresa daude, sei herrietan banatuak. Horrez gain, euskarazko Zikloetako ikasleek euren praktikak euskaraz egiteko aukera dute beste hainbat enpresatan ere.

 

Euskararen egoera hobetzeko proposamena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoan» izeneko egitasmo honen barruko lan-ildo bat da astelehenean aurkeztuko duten 'Aukera ezazu' matrikulazio-kanpaina. Hiruorriko bat argitaratu dute Udalek, eta argitalpen horretan jasotzen da Buruntzaldeko euskarazko Heziketa Zikloen eta Batxilergoen eskaintza, D eta B ereduetakoa.

 

Batetik Erdi Mailako Heziketa Zikloak daude: lau ikastetxek eskaintzen dituzte, eta guztira 10 aukera daude (5 ziklo desberdin). Bigarrenik, Goi Mailako Heziketa Zikloak datoz: 7 ikastetxek eskaintzen dituzte, eta guztira 18 aukera daude (13 ziklo desberdin). Azkenik, Batxilergoak ageri dira: 7 ikastetxek eskaintzen dituzte, eta guztira 16 aukera daude (3 batxilergo mota).

 

Euskaraz ikasteko aukeren berri emateko orduan, Buruntzaldean Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide-froga ikasteko dauden aukerei buruzko informazioa falta da. Aurten ezin izan dugu sartu, diseinu kontuengatik, baina hurrengo aleetan kontuan hartuko den beste aukera bat izango da.

 

Hiruorrikoaren 1.000 ale argitaratu dituzte bost udalerritan banatzeko. Banaketarako irizpideak hauek izan dira: batetik, DBH amaitzen duten ikasleei banatuko zaie (1993an jaiotakoei), Erdi Mailako Heziketa Zikloei begira; bestetik, Batxilergoa amaitzen duten ikasleei banatuko zaie (1991n jaiotakoei), Goi Mailako Heziketa Zikloei begira.

 

Heziketa Zikloetako aurrematrikulazio-epea: ekainaren 1etik 12ra eta Goi Lanbide Heziketa Berariazko Institutua den Usurbilgo Lanbide Eskolan ere horretarako aukera izango da egun horietan.

 

*Fuente: Diario Vasco

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil