Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Zuretzat

Empresarios

Heziketa zikloak, lan mundua eta euskara

07/04/2010 - Comentarios: 0

Buruntzaldeko udalek euskararen erabilera normalizatzeko elkarlanean egindako egitasmoen artean, lan munduarekin loturikoa ere badago, eta euskara planak sustatzeaz gain, enpresetan praktiketako langile gisa jardungo duten ikasleek lana euskaraz egin dezaten bultzatzea ere helburu dute. Gaiarekiko kontzientzia pizteko, heziketa zikloak dauzkaten eskoletako ikasleei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu dute Buruntzaldeko udalek.

Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikasle batzuk laster arituko dira langile enpresetan. Eta, epe batean, ikasle horietako batzuk ardurak hartzera ere helduko dira, edota enpresa berriak sortzera, beste langile batzuenganako erantzukizuna izatera.

Ikasle horietako gehienak euskaldun ateratzen dira euskal eskolatik; askok jaso dute, gainera, lanbide heziketako prestakuntza ere euskaraz, baina, lehen ez bezala egun, lan munduak ez du, orokorrean, euskaraz egiten, gaztelaniaz hitz egitera ohitu da. Bi errealitate horien arteko hausturak konponbidea eskatzen du, gure gizartea gero eta elebidunagoa delako, eta gazteen artean gutxi direlako euskaraz ez dakitenak. Aspaldi hasitako prozesua da gizartean euskararen erabilera normalizatzearena, eta ezinbestekoa da bidea jorratzen jarraitzea, orain arteko lanari urratsak gehitzeko bitartekoak jartzea, alegia.

Lan mundua ez da bakarturik bizi den entea, gizartearen sarean txertatuta egonik harekiko harremanetatik elikatzen dena, baizik. Hori dela eta, Buruntzaldeko udalek euskararen erabilera normalizatzeko elkarlanean egindako egitasmoen artean, lan munduarekin loturikoa ere badago, eta euskara planak sustatzeaz gain, enpresetan praktiketako langile gisa jardungo duten ikasleek lana euskaraz egin dezaten bultzatzea ere helburu dute.

Gaiarekiko kontzientzia pizteko, heziketa zikloak dauzkaten eskoletako ikasleei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu dute Buruntzaldeko udalek, eta aurtengoan, gure gizartean oso hedatuta dauden hizkuntzen erabilerarekin loturiko hainbat uste kolokan jartzea da helburua, hizkuntzen garrantziari buruz hausnartzea.

Errotuta dauden uste horien artean, besteak beste, hitzaldiaren muina diren hurrengo hauek: hizkuntza bakarra jakinda hobeto moldatuko ginateke, hizkuntza batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira, hizkuntzak defenditu behar dira, estatu bati hizkuntza bakarra dagokio, eta hizkuntza ahulak eta indartsuagoak daude.

Baina, usteak erdiak ustel. Hasteko esan behar da, gizakion arteko benetako ezberdintasunak ez daudela azalaren edota ilearen kolorean, hizkuntza eta kulturetan baizik, azken hauek islatzen dutelarik komunitate batek urteetan garatu duen munduaren ikuskera, eta, jakina, hizkuntzak ez dira ezer hiztunik gabe, eta hiztunen eskubideak dira, beraz, bermatu behar direnak, ez hizkuntzenak. Eta hizkuntzen garrantziaren inguruan zer esan? zein hizkuntza izango da garrantzitsuagoa norberak erabili ohi duena baino?

Hizkuntzak egoki kudeatzeari ematen zaion garrantziari neurria hartzeko, alde batetik, horretan ari diren arrakasta handiko enpresa batzuen izena aipatzea baino hobeagorik ez dago, Google, Microsoft, New Yorkeko metroa, TomTom, mundu mailan, edota Buruntzaldeko Fagor Automation - Berriola S. Coop., Selak, Fagor V. Luzuriaga Usurbil, Mondragon Sistemas de Información, Latz, Tximela, Hator Aholkularitza, Orona, TSST, Deman, AMR Refractarios, eta hainbat finantza erakunde, eta bestetik, datu garrantzitsua ere, hizkuntza-zerbitzuen merkatua 10.500 milioitik gorakoa dela munduan, eta urtero %20 hazten dela. Atera bada, kontuak.

Bukatzeko, eta hasierako hariari helduta, heziketa zikloetako ikasleek hitzaldia entzun ondoren bete zuten galdetegiari emandako erantzunen balorazioaren arabera, %93k uste du hizkuntza-kudeaketa neurri batean baliagarria zaiola enpresari, eta etorkizunean euskaraz lan egin nahiko luketen galdetuta, hiru ikasletik bik neurri bateko adostasuna azaldu dute (%65).

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil