Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Programas

Tiendas de fruta y verduras

Para evitar los empachones navideños, hágase amigo de las frutas y las verduras

15/12/2007 - Comentarios: 0

La época de las grandes comilonas esta llamando a la puerta. En navidad aumentan las comilonas sin medida.

En muchos órganos de nuestro cuerpo se producen substancias tóxicas a consecuencia de lo que comemos. Lo que ingerimos para llenar el estómago tiene muchas consecuencias, y más específicamente, lo que ingerimos en las épocas en las que hacemos comilonas, por ejemplo, en Navidad. Por eso, no estaría mal cuidar un poco nuestros cuerpos y, teniendo en cuenta los días que se nos avecinan, hay un amplio abanico de productos sanos a consumir. El esfuerzo merece la pena, ya que nuestros cuerpos agradecen las frutas y las verduras.

... (artikulua euskaraz irakurtzen jarraitu dezakezu)

Toxikoak botatzeko, bikainak

Gorputzeko zenbait ataletan dauden toxinak ezabatzeko, frutak ezin egokiagoak dira. Gogora dezagun, txanpainarekin eta kanpaien erritmora, mahats aleak irensten ematen diogu ongi etorria urte berriari. Gabonetako menuko osagai ezin hobea da. Mahats ale eraginkorrenak haziak dituztenak dira, bizitzaren germena baitute. Bestalde, aditu batzuk, hiru eguneko proba bat egitea proposatzen dute; denbora tarte horretan, soilik garaian garaiko frutak jan eta ura edatea. Toxinak gainetik kentzeko eta horren eragina nabarmentzeko ezin hobea omen da. Baina horrelako erabakiak eta asmoak, medikuen zaintzapean gauzatzea gomendatzen dute. Are gehiago, gaixotasunen bat tartean dagoenean.

Frutekin batera, gure gorputza desintoxikatzen laguntzeko likido gaiak edatea, ura bereziki, ezinbestekoa da. Toxinak arrastaka eramaten laguntzen du eta. Pixak, arnasketak edota izerdiak egingo du gainerakoa.

Bultzada horretan ere lagun ezinhobeak dira barazkiak. Elikagai arrastoei bultza egin eta horiek desegiteko aproposenak. Horien kasuan, sukaldean prestatzeko moduak baldintzatuko du neurri handian, haiek gure gorputzari eragin diezaioketen onura.

Koipe onak fruitu lehorretan

Fruitu lehorrek (almendrak, pinaziak, intxaurrak...) eta fruta lehortuak (orejoiak, aranpaxak eta mahaspaxak) eguberrietako ohiko produktuak baino alternatiba gozo, atsegin eta osasungarriagoak dira. Gainera, ez da ahaztu behar, elikagai energetikoak ere badirela. Besteak beste, duten koipeagatik. Kontraesana dirudien arren, koipe mota ezberdinak daude; on eta txarrak. Modu batekoak edo bestekoak diren jakiteko, odolean kolesterol maila modulatzeko gaitasunari begiratu behar zaio. Fruitu lehorren kasuan, koipe "onak" dira, kolesterolaren maila plasmatikoa murrizten baitu. Eta bihotzerako osasungarria da.

Buruntzaldeko lehiaketa, azken txanpan


 "Eska itzazu frutak eta barazkiak euskaraz" kanpainaren barruan, lehiaketa bat antolatu da Buruntzaldean. Animatu parte hartzera ondoko orrialdeko hizki zopa beteta, hauek azken egunak baitira!

Parte hartzeko beste modu bat kanpainarekin bat egin duten fruta eta barazki dendetako batera hurbiltzea da. Bertan, erosketen truke hizki sopa osatzeko esku orri bat jaso daiteke. Kasu horretan, aipatu saltokietan jarritako kaxetan utzi behar da orria abenduaren 17a baino lehen. Hilaren 18an egingo da zozketa eta saltoki bakoitzeko bi bezerok 50 euroko erosketa bono bana jasoko dute, aipatu dendatan xahutzeko. Orain arte, harrera ezin hobea izan du ekimenak.

Vea la información asociada a la campaña "Eska ezazu fruta euskaraz"

 

Material complementario:

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil