Programas
Tiendas de fruta y verduras
Ensalada de naranja y queso azul
Osagaiak:
Letxuga (unitate 1)
Laranja (4 unitate)
Intxaurra (200 gr.)
Endibia (2 unitate)
Cherry tomatea (16 unitate)
Gazta parmesanoa (100 gr.)
Arrautza (unitate 1)
Gazta urdina (200 gr.)
Oliba olioa
Sagar-ozpina
Prestaketa:
Laranja atalak atera
Gazta urdina laukitan moztu
Gazta parmesanoa, arrautzaren gorringoa, olioa eta ozpina hartu eta egin maionesa moduko saltsa bat
Letxuga juliana erara moztu
Aurkezpena:
Plateraren saihets batean lau endibia orri ipini, barruan gazta urdin pusketak dituztela
Beste saihetsean laranja atalak jarri
Beheko aldean letxuga ipini eta gainean cherry tomatea erdibituta
Gainean bota prestatu dugun saltsa
Gero, intxaurrak gehitu