Programas
Pescadería
Refranes
Arraina eta itsasoa
Amuarrain handiak mokadu handia.
Amuarraina amutik eta arkumea larrutik.
Amuarrainak begi bi, sei ezkailuk hamabi.
Arrain handia, itsaso handian.
Arrain txikia handiaren janari.
Arraina dagoen tokian, okela-usainik ez.
Arraina eta berritsua ahotik galtzen.
Arrainak joan eta sareak heda.
Arrantzaleak ez du erabiltzen urrezko amurik.
Beldur denak bustitzeko ez du arrainik atzemango Berezko joera, arraina uretara eta satorra lurpera.
Burutik hasten da arraina kirasten.
Diruak itsasoan ere bidea egin.
Edozein da arrantzale, arraina goserik dabilenean.
Egunero legatza, azkenean garratza.
Etorriko da maiatza, jango dugu legatza.
Ez altxa sarea, arrain guziak sartu artean.
Gose denak arrain fina baino lodia nahiago.
Harakinaren etxean okela, marinelaren mahaian berdela.
Ibai nahasia, arrantzaleen irabazia.
Itsasoak sua hiltzen, suak ez itsasoa xukatzen.
Itsasoak eman eta eraman.
Katua, oinik busti gabe, arrantzale.
Lehorreko arrantzaleak arrain gutxi saskian.
Marinelaren emaztea goizean senardun, arratsean alargun.
Nagusi asko den ontzian arrain gutxi.
Oinik busti gabe otarrainik ez.
Sareak hurrago, arrainak estuago.
Txalupan nagusi asko, arrantza gutxi.
Uholderik handienak ere itsasoan baretzen dira.
Ur handietan, arrain handiak.
Urik ez den tokian, arrainik ez.
Zazpi amuarrain batera hartu nahi eta denak irristatu.
—Zer moduz? —Itsasoan ontziak.