Programas
Pescadería
Chistes
BERDELAK HAZI
– Ama, egia al da arrainak oso azkar hazten direla?
– Joan den igandean zure aitak harrapatu zuen berdela, behintzat, 10 zentimetro luzatu da egunero.
ARRANTZA ASPERGARRIA
Gaztea arrantzan ari zela, paseoan zebilen gizon heldu bat hurbildu zitzaion. Bost bat minutuz isilik begira egon ondoren, hauxe galdetu zion, irribarre maltzur batekin:
– Zeharo aspergarria izan behar du, bada, orduak eta orduak geldirik egotea, arrainek amuari noiz irentsiko zain, ezta?
– Ez pentsa! —erantzun zion arrantzaleak— Asko dira hizketarako gogoz inguratzen zaizkigun babaloreak.
LEGATZ FRESKOA
Sartu da emakumea lantokitik gertu duen jatetxera, bazkaltzeko asmotan. Herrian dagoen menurik merkeena izanda ere, ordea, egunero izaten du protestarako aitzakia. Gaur, entsaladaren ondoren, legatza eskatu du. Eta, zerbitzaria postretarako zer nahi duen galdetzera hurbildu zaionean, hara zer esan dion:
– Aizu, legatz hau ez da herenegungoa bezain freskoa!
– Harritzen naiz, bada! Legatz berbera da eta!
ARRAINEN URA
– Josetxo!. Aldatu al diezu ura arrain gorrixkei?
– Zera aldatuko nien! Oraindik ez dute joan den astekoa bukatu eta!