Programas
Pescadería
Bertsos de la ballena
1. |
Milla bederatzireun da lenengo urtian, mayatzaren amalau garren egunian, Oriyoko erriko barraren aurrian, balia agertu zan beatzik aldian. |
2. |
Aundiya bazan ere, azkarra ibiliyan, bueltaka an zebillen, juan da etorriyan, ondarra arrotuaz, murgil igariyan, zorriyak zeuzkan eta ayek bota nayan. |
3. |
Ikusi zutenian ala zebillela, beriala jun ziran treiñeruen billa, arpoi ta dinamitak eta soka pilla, aguro ekartzeko etzan jende illa. |
4. |
Bost treiñero juan ziran patroi banarekin, Mutil bizkor bikaiñak guztiz onarekin, Manuel Olaizola eta Loidirekin, Uranga, Atxaga ta Manterolarekin. |
5. |
Baliak egindako salto ta marruak ziran izugarri ta ikaratzekuak, atzera egin gabe ango arriskuak, arpoyakin il zuten, an ziran anguak. |
6. |
Bost txalupa jiran da erdiyan balia, gizonak egin zuten bai naiko pelia, ikusi zutenian il edo itua, legorretikan bazan biba ta txalua. |
7. |
Amabi metro luze, gerriya amar lodi, buztan-palak lau zabal, albuetan pala bi, ezpaiñetan bizarrak beste illera bi, orraziak bezela ain zeuzkan ederki. |
8. |
Gorputzez zan milla ta berreun arrua, beste berreun mingain ta tripa-barruak, gutxi janaz etzegon batere galdua, tiñako sei pezetan izan zan saldua. |
9. |
Gertatu bat jarri det egiyaren alde, au orrela ez bada, jendiari galde, biyotzez pozturikan, atsegintsu gaude, gora oriyotarrak, esan bildur gabe |
Herrikoa