Programas
Permiso de conducir en euskera
Gidabaimena euskeraz eta doan ateratzeko aukera
13/05/2010 - Comentarios: 0
Batez ere, aurten 18 urte betetzen dituzten gazteak animatu nahi dituzte Buruntzaldeko Udalek, gidabaimena euskeraz ateratzera.
Buruntzaldeko autoeskoletan gida-baimena euskeraz atera ahal izateko kanpaina jarri zuten martxan Buruntzaldeko Udalek urte hasieran. Eta orain, jarraipena emateko bigarren pausoa eman dute. «Orduan egindako lana autoeskoletako materiala euskeratzea izan zen; orain, materiala erabiltzea», azaldu zuen Idurre Lukas Hernaniko Euskera zinegotziak prentsaurrean. Hurrengo erronka azterketa praktikoa euskeraz egin ahal izatea dela gaineratu zuen.
Egitasmoaren helburua da Buruntzaldeko gazteek gida-baimena euskeraz atera dezaten bultzatzea. Hori horrela, gidabaimena doan ateratzeko aukera izango dute aurten. Izan ere, gidabaimena euskeraz ateratzen dutenen artean azterketa teoriko bat zozketatuko da, 400 euroko topearekin, Buruntzaldeko autoeskola bakoitzeko. Horretarako, azterketa gainditu ondoren, diptiko bat bete beharko dute. Diptikoak etxez etxe banatzen ari dira eta autoeskoletan ere badira: Hernanin, Hernani, Lagunak eta Otamendin; Andoainen, Bengoetxea eta Mendin; Astigarragan, Otamendin; Lasarte-Orian, Izarra, Lasarte eta Mugican; eta Urnieta eta Usurbilen, Solozabalen.
Gida-baimena euskeraz atera berri duten bi gazte
Prentsaurrekoan Jon Altuna eta Izarne Zapiain Lasarteko eta Astigarragako bi gazte izan ziren. Gidabaimena atera berri dute biek eta beraien esperientziaren berri eman zuten. «Usurbilgo bi gazterekin hitz egin nuen eta gidabaimena euskeraz atera zutela esan zidaten. Ni animatu egin nintzen eta Lasarten, Mugican aukera zegoela jakitean apuntatu egin nintzen. Zailtasun aldetik gazteleraz bezala da, hitz arrotzak bi hizkuntzetan daude. Eta ze hobeto nere hizkuntzan egitea baino!», azaldu zuen Altunak.
Zapiainen kasuan, berriz, gaztelerak oztopoak sortzen zizkion eta orain aurrera egitea lortu du: «aurretik ere ibilia nintzen autoeskolan, baina gaztelerarekin beti izan ditut zailtasunak. Orain berriz, euskeraz egiteko aukera izan dut eta oso gustora ibili naiz». Biek egin diete dei Buruntzaldeko gazteei gidabaimena euskeraz atera dezaten.
Fuente: Hernaniko Kronika
Programas
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.