Programas
Permiso de conducir en euskera
Gidabaimena euskaraz gainditu dutenen artean zozketa egin dute
02/02/2012 - Comentarios: 0
Autoeskola bakoitzeko sari bat egon da, gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea hain zuzen.
Buruntzaldeko udalek euskara egitasmoak elkarlanean bideratzea onetsi zutenetik hainbat izan dira herriko sektore ezberdinetako establezimenduen parte-hartzearekin egindako kanpainak. Kasu honetan gazteek gidabaimena euskaraz atera zezaten ideiarekin, Buruntzaldeko udalek eta autoeskolek egitasmoa jarri zuten abian orain bi urte. 2011n gidabaimena euskaraz atera dutenen artean, autoeskola bakoitzeko sari bat egon da, gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea hain zuzen. Atzo eguerdian, Usurbilgo Artzabal egoitzan egin ziren zozketak.
Lasarte-Oriako ordezkariak Boris Nogales Euskara Batzordeko lehendakaria, eta Izarra eta Mugica autoeskolako langileak izan ziren; bestetik, Alaitz Aizpurua (Usurbilgo Euskara Batzordeko lehendakaria), Naiara Sanchiz (Hernaniko Euskara Batzordeko lehendakaria), Joxean Bengoetxea (Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko lehendakaria eta era berean Bengoetxea autoeskolako nagusia) Joxe Migel Solozabal (Solozabal autoeskolako nagusia) eta Buruntzaldeko autoeskoletako arduradunak bildu ziren.
Egitasmoaren sustapen gisa, zozketa egin zen atzo eta sarituak hauek izan ziren:
- Maialen Garmendia (Mendi Autoeskola, Andoain)
- Maialen Geresta (Bengoetxea Autoeskola, Andoain)
- Naiara Gonzalez (Otamendi Autoeskola, Astigarraga)
- Itziar Garmendia (Solozabal Autoeskola, Urnieta)
- Ander Izeta (Solozabal Auto-eskola, Usurbil)
- Elisabet Martikorena (Mugica Auto-eskola, Lasarte-Oria)
- Andoni Urdangarin (Izarra Auto-eskola, Lasarte-Oria)
- Mikel Bergara (Hernani Auto-eskola, Hernani)
- Aitor Ortiz (Otamendi Auto-eskola, Hernani)
*Argazkiak multimedia atalean.
* Iturria: Diario Vasco
Programas
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.