Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Programas

Permiso de conducir en euskera

Gidabaimena euskaraz atera daiteke Buruntzaldean

27/01/2010 - Comentarios: 0

Buruntzaldeko Euskara Batzordeek euskararen erabilera sustatzeko hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Eta, oraingoan, Semaforo berdea: orain gidabaimena euskaraz. Eman bidea ekimena aurkeztu dute.

Lasarte-Oriako kultur etxean egin zen prentsaurrekoan, Rikardo Ortega, Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko lehendakariak, Idurre Lukas Hernaniko Euskara Delegatuak, Arantxa Otamendi, Gipuzkoako auto-eskolen elkarteko presidenteak eta Marifer Gorostizak, Lasarte-Oriako euskara teknikariak eman zuten honen berri. Helburua auto-eskoletan euskararen erabilera normalizatzea da herritarrek zerbitzua euskaraz izan dezaten.

 

Horretarako, Idurre Lukas Hernaniko Euskara Delegatuak azaldu zuen bezala “euskarriak eman dizkiegu.” Euskarri horiek liburuak, ikustezko eta multimediako programa bat dira. Gipuzkoako auto-eskolen elkarteko presidenteak adierazi zuenez, “honelako materiala aurkitzea zaila da.”

 

Marifer Gorostizak Lasarte-Oriako teknikariak azaldu zuen multimediako programak eskaintzen dituen aukerak: batetik liburuko gaiak irakurri eta entzun daitezke; bestetik testak egin eta gaizki erantzunez gero, liburura jo daiteke. “Era atseginagoan eta interaktiboagoan ikas dezaten egin dugu,” azpimarratu zen.

 

Buruntzaldean dauden 11 auto-eskolek parte hartuko dute egitasmoan eta materiala dagoeneko banatu zaie. ”Udalen laguntzei esker, materiala eskuratu dute auto-eskolek” aipatu zuen Mariferrek.

 

Urrats sendoa eman da, baina, aurrera begira lana dago egiteko oraindik: Trafiko bulegoko dokumentazioa euskaratzea, irakasle eta aztertzaile elebidunak izatea,... Horregatik, ekimen honek urtero urtero jarraipena izango du, “normalizazioa lortu arte.”

 

Gainera, maiatzean gazteei zuzendutako kanpaina abian jarriko dela ere aurreratu zuten. “Gaur aurkezten dugun kanpaina herritar guztiei dago zuzendua, baina maiatzean zehatzagoa izango dugu, 18 urte betetzen dituzten gazteei begira egingo da,” aipatu zuen Lasarte-Oriako teknikariak.

 

Izan ere, gogoratu zuten bezala, “eskolatik euskaldun ateratzen den gizatalde honek, gidabaimena izan ohi du lehentasunen artean.”

 

* Iturriak: Noaua!, Kronika, Txintxarri

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil