Programas
Permiso de conducir en euskera
Gidabaimea euskeraz ateratzeko aukera, eta muxu truk!
06/05/2011 - Comentarios: 0
Aurten ere, Buruntzaldeko autoeskola bakoitzean teorikoa euskeraz ateratzen dutenen artean, zozketa egingo da. 400 euroko saria jasoko dute irabazleek, azterketako gastuak ordaintzeko.
Buruntzaldeko edozein herritako autoeskoletan, gaur egun, aukera dago gidabaimenaren alderdi teorikoa euskeraz ateratzeko. Eskualdeko Udalek 2002tik egindako lanaren emaitza izan da. Eta gazteek, bereziki aurten 18 urte betetzen dituztenek, gidabaimena euskeraz atera dezaten bultzatzeko, iaz martxan jarritako egitasmoari eutsiko diote aurten ere. Hau da, teorikoa euskeraz egin eta gainditzen dutenen artean zozketa egingo dute autoeskola bakoitzean, eta irabazleek 400 euroko saria jasoko dute, azterketako gastuak ordaintzeko. Halaxe azaldu zuten asteazkenean, prentsaurrean, egitasmoko ordezkari politiko eta autoeskoletako arduradunek.
Erronka: praktikoa
Egitasmoko arduradunek azaldutakoaren arabera, oso gustora daude lortutako emaitzarekin: «47k jaso dute formazioa euskeraz, horietatik denek egin dute azterketa euskeraz eta 34k gainditu dute. Gaztelerazko azterketen datuekin konparatuta, antzekoak dira emaitzak».
Erronka, praktikoa euskeraz egin ahal izatea dela azpimarratu zuten eta helburu hori lortzeko bidean, Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpaina, lagungarria izango dela uste dute.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Programas
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.