Programas
Permiso de conducir en euskera
18 urteko gazteei deia, Gidabaimena euskeraz ateratzeko
10/05/2012 - Comentarios: 0
Hernaniko Udalak 180 diptiko bidaliko dizkie 18 urteko gazteei, kanpainaren inguruko informazio guztia izan dezaten.
Gazte zein helduek, edonork atera dezake gidabaimena euskeraz Buruntzaldeko autoeskoletan. Oraingo honetan ordea, kanpaina bereziki 18 urteko gazteei zuzenduta antolatu dute. Helburua da, adin honetako gazteek jakitea teorikoa euskeraz ateratzeko aukera dutela. Informazio guztia izan dezaten, Udalak 180 gutun bidali dizkie; bertan kanpainaren diptikoa izango dute, eta baita azalpenak emateko idatzi bat ere, Luis Intxauspek sinatua.
Buruntzaldean 11 autoeskolek dute teorikoa euskeraz ateratzeko aukera, tartean, Hernaniko Otamendi, Lagunak eta Hernani autoeskolek.
Urte honetan gidabaimena euskeraz ateratzen dutenen artean gainera, ordain-saria zozketatzen dute Buruntzaldeko Udalek. Gehienez 400 euroko saria da, beti ere, teorikoa ordaintzeko erabiliko dena.
Atzo emandako prentsaurrean azaldu zutenez, geroz eta gehiago dira euskeraz egitea aukeratzen dutenak, hala ere, gaztelaniarekin dagoen aldea nabarmena da. Urtetik urtera, datu horiek igotzea dute helburu.
Praktikoa, hutsunea
Azkenik, azaldu zuten, oraindik badela hutsune bat. Teorikoa euskeraz ateratzen dutenek ez dute praktikoa euskeraz ateratzeko aukerarik. Udalak eta autoeskolak lanean ari dira, etorkizunean gidabaimen osoa euskeraz ateratzeko aukera izan dadin.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Programas
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.