Programas
Peluquería y estética
Volumen
Ahalik eta bolumen handiena eman zure ileari, bai kizkurtua, izurtua edo lisoa izan, eta mugimendua izan dezala. Egin beharreko urratsak:
- Ilea bolumena emateko xanpuarekin garbitu ondoren lehor ezazu eskuoihal batekin.
- Zipriztindu itzazu ilearen zuztarrak bolumena emateko produktu batekin. Ilea sortaka bereizi, altxa ezazu eta produktua azpiko aldean eman.
- Buruz behera zaudela lehortu, airea ilea hazten den kontrako norabidean botatzeko.
- Emaiozu zuk nahi duzun akabera ilearentzako produktu bereziren batekin.
Aholku eta truku batzuk
- Eskuko lehorgailuarekin lehortutako ileak gorputz gehiago izango du. Tenperatura ertainean erabili ez kaltetzeko.
- Ile kizkurra normalean lehorragoa izaten da eta erraz korapilatzen da. Oso hidratagarriak eta berregituratzaileak diren produktuak erabili beti eta modan dauden anti-frizzak erabili hezetasunaren eta urtaro bakoitzeko eurien kaltea eragozteko.
- Ilea fina eta bolumen gutxikoa dutenentzat hori geruzaka moztea lagungarria izan daiteke, eta baita gorputza emango dioten tratamendu eta finkatze produktuak erabiltzea, ilea kardatzea, luzagarriak jartzea (orain asko ikusten dira) eta ilea lehortu eta orrazteko era zaintzea ere.
- Kolorea emandako ileak zainketa bereziak behar ditu. Tonua zenbat eta deigarriagoa izan, gero eta errazago galduko da lehenengo egunetako intentsitatea. Kolorea aldaketa handirik gabe eduki ahal izateko garrantzi handikoa izango da ile-mota horrentzat onak diren produktuak erabiltzea, ahal bada eguzkipean denbora luzez ez egotea (ilearentzako babesa erabiltzea) eta ilearentzako kosmetikaz baliatzea, aparteko kolorea emango dioten pigmentu kromatikoak erabiliz.
- Lehorgailuak bolumena ematen dio ileari eta izurrak eta kiribilak irekitzen ditu zabaltzailearen laguntzarekin. Laka pixka batek egingo du gainontzekoa.
- Ileari emandako mozketaren bat eguneratu nahi baduzu, hori landu besterik ez duzu egin behar eta finkagarria erabiliz moldatu.