Programas
Peluquería y estética
Cortarse el pelo
Ilea mozteko eran aldaketa bat egitea erabaki baldin baduzu oso garrantzitsua izango da zure bizimodua kontuan izatea, goizetan orrazteko zenbat denbora duzun, astean zenbat aldiz garbitzen duzun, eta abar. Hori kontuan hartzen baduzu, askoz ere gusturago geratuko zara azken emaitzarekin.
Ilea moztea
Ile motzari ere bolumena ematea posible izango da mozketaren bidez eta aparrak eta bolumena emateko akabera-produktuak erabiliz.
Marra erdian
Norentza da egokia: aurpegi obalatua dutenentzat, masailalbo-hezurrak oso goian dituztenentzat, bihotz-itxurakoa dutenentzat, fakzio oso erregularrak dituzten emakumeentzat.
Norentzat ez da egokia: aurpegi borobila dutenentzat, masail-hezur handia dutenentzat, sudur handia duten emakumeentzat, kopeta txikia dutenentzat.
Marra alde batean
Marra albo batean egiteak neskatxa onaren itxura ematen du; urkilak ere jartzen badituzu, eskola-ume baten itxura izango duzu. Haurtzaroan bete-betean ez sartzeko, bolumen gehiago eman buruaren goiko aldean, eta ilea zure gustura kizkurtu edo lisatu.
Karratuan moztea
Karratuan moztutako ilea modernizatu nahi baduzu ile-sorta batzuk luzeago utzi.