Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Programas

Panaderías

Merkataritzan euskara sustatzeko Udal ekimena

02/11/2010 - Comentarios: 0

Horretarako Udalak merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko proiektua garatu du, Salkinekin batera elkarlanean burutzen ari dena.

Andoaingo Udala bat dator Salkinekin eta gainerako merkatariekin helburu bikoitza lortu nahian: “Gure herriko era guztietako denda eta tabernetan euskararen erabilera gehitzea, eta modu horretara bezeroari egiten zaion arreta hobetzea”.

 

Urtearen amaiera bitarte, proiektu horren bitartez, Udalak herriko 26 merkatalguneetan euskararen diagnostikoa egiteko Ahize hizkuntza aholkularitza zerbitzua kontratatu du. Ahize-ren izenean Iban Balerdi izango da merkatalguneetako ordezkariekin harremanetan jarriko dena. Diagnostikoa egiteko kontuan edukiko dituzte hainbat datu: dendaren errotulazioan edota inprimakietan erabiltzen den hizkuntza, arreta bezeroari,...

 

Alazne Enatarriaga Salkineko ordezkaria pozik agertu zen ekimenarekin, "gustura gaude, Udalarekin harreman onak ditugulako. Proiektu honetan elkarrekin jarraitzeko gogoz gaude, eta horrela jarraitzea espero dugu".

 

Salkinekoak eta Salkin elkartetik kanpo daudenak sar daitezke kanpaina honetan. Euskararen alde pausoak eman ahala, merkatariek Eusko Jaurlaritzak banatzen duen euskararen kalitatearen zigilua eskuratzeko aukera izango dute. Andoaingo Udalak hori eskuratzera iristen lagunduko du.

 

Udalak diagnostikoa egiteaz gain gogora ekarri nahi du dirulaguntzak ematen dituela errotuluak euskaraz jartzeko, irudi korporatiboa eta inprimakietan euskara erabiltzeko edota webguneetan euskara erabiltzeko.

 

Planean parte hartzeko:
Udala, euskara zerbitzua. 943 300 830.
Ahize-Aek. 943 591 704.

* Iturria: Aiurri

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil