Programas
Nuevas madres y padres
Página web Guraso.com
Guraso.com gurasoen premiak asetzeko eta zalantzak argitzeko webgunea da. Gurasoendako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen ditu, hala nola: teknologia berriak, osasuna, prebentzio gaiak, hezkuntza formala eta ez formala, kulturartekotasuna, jolasak, sexualitatea, hiztegiak edo familiendako planak.
Euskararen transmisioan eragiteko helburuarekin, euskara hutsean egina dago webgunea, hizkuntza eta eduki ulergarriekin.
Guraso berrientzat atal berezi bat dago, hainbat aholku eta informazio jasotzen dituena.
Web guneak bi atal nagusi ditu:
- Atal finkoa: gurasoendako interesa izan ditzaketen gaien inguruko artikuluak jasotzen duena
- Atal dinamikoa: Hemen sartzen dira hainbat kolaboratzailek gai ezberdinen inguruan idatziko dituzten artikuluak (psikomotrizitateta, aspektu legalak, pediatria, aisialdia edo prebentzioa, adibidez); albisteak, bai erakundeengatik datozenak, egiten diren ikerketen emaitzak, edo guraso elkarteek eurak sortzen dituztenak, adibidez; agenda, zorion agurren txokoa eta argazki galeria.