Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Programas

Declaración de la renta

En marcha la campaña de la declaración de la renta de 2009

03/05/2010 - Comentarios: 0

Más de uno calculará en los próximos días si le sale a pagar o a cobrar en la declaración de la renta de 2009. Los ciudadanos y ciudadanas que reciban la propuesta de autoliquidación conocerán pronto la respuesta a dicha pregunta. En cualquier caso, la campaña de la declaración de la renta que acaba de empezar, finalizará el 25 de junio.

APIRILAREN 20az geroztik Ogasunarekin gure diru-kontuak zertan diren argitzen hasteko garaian gaude. 2009ko ekitaldiari dagokion Errenta Aitorpenari lotutako kanpaina martxan da pasa den asteartetik. Zenbait berrikuntza dakartza aurten.

 

Egin, hautazkoa izan arren

Badira Errenta Aitorpena egitera derrigortuak ez dauden herritarrak. Horregatik edo, askok aitorpena ez egitea erabakitzen dute. Aldiz, kasu honetan, iaz lan egin eta jasotako diruan atxikipena izan duenari aitorpena egitea aholkatzen zaio. Hartara, Ogasunetik dirua jasotzea egokituko zaio, gutxieneko sarrera-mugara ailegatu ez denari.

Edozein kasutan, aitorpena aurten egin nahi edo behar dutenek, lehen zereginetako bat zergen inguruko informazioa biltzea izango da. Horretarako bide desberdinak daude aukeran. Pasahitz operatibo batekin izan liteke norbere diru-sarrera, gastu, atxikipen eta abarren berri. Pasahitza Internet bidez eska liteke eta Ogasuneko bulegoetan jaso.

Edota zuzenean, aipatu bulegoetara joanda. NAN originala eta haren kopia besterik ez dira aurkeztu behar. Internet bidez eskatuta edota 902 100 040 telefono zenbakira deituta ere, etxera bidaliko digute posta bidez. Aitorpena finantza entitateen bidez egin nahi duenak baimen eredu bat beteta entitateari zerga informazioari buruzko datuen berri emateko aukera eman diezaioke herritarrak.

 

Zergabidea programa

Aurtengorako azpimarratzeko moduko bi berrikuntza daude. Batetik, Ondarearen gaineko Zerga indargabetu dute eta ondorioz, ondarearen aitorpenik ez da aurkeztu behar aurten.

Bestalde, aitorpena Internet bidez egin ohi duenak ohartuko denez, Zergabidea izeneko errenta programa bat eta bera erabili ahal izango du. Aipatu moduan Internet bidez soilik, desagertu baita diskete bidez egiteko aukera. Hainbat eredu integratzen ditu, honakoak: eredu informatiboak, atxikipenenak, eta sozietate zergarena. Ogasuneko web orrialdean eskura liteke Zergabidea programa.

 

Errenta euskaraz, nik ere bai

Ogasunarekin dugun hitzordua, eta Errenta Aitorpena zer hizkuntzatan egin, norbere aukera da hori. Euskaraz egin nahi duenak kontuan hartu beharko ditu jarraian datozen gomendioak.

Errenta mekanizatua egin behar duenak telefonoz edo Internet bidez hitzordua finkatzerakoan aitorpena euskaraz egin nahi duela adierazi beharko du. Foru Aldundiko bulegoetan aitorpen mota hau egiterakoan, une horretatik aurrera harremanak euskaraz bideratu nahi diren edo ez ere aukeratu ahal izango du herritarrak. Autolikidazio proposamena etxean jasotzen duenak, norbera ados dagoela berresterakoan zein hizkuntzatan jaso adierazi dezake.

 

`Buruntzaldea.eus´

Buruntzaldeko udalek urteak daramatzate, herritarrak Errenta Aitorpena euskaraz egitera sustatzen. Bailarako udalerrietan pixkanaka gorantz doa, aitorpena aipatu hizkuntzan egitea hautatu duen herritar kopurua. Iaz hiru mila herritarren muga gainditu zuen. 3.507 aitorpen bideratu ziren euskaraz, Buruntzalde osoan aurkeztutako %9,21.

 

Datuak, herriz herri

Herriz herri honako datuak jaso ziren: Andoainen 701 (%8,59), Astigarragan 229 (%8,95), Hernanin 1.271 (%12,09), Lasarte-Orian 508 (%5,03), Urnietan 304 (%9,20) eta Usurbilen 494 (%14,41). Buruntzaldeko udalen iazko erronka, errenta aitorpenen %10 euskaraz aurkeztea zen. Aurten, %15eko mailara ailegatu nahi dute.

Buruntzaldeko euskaldun kopurua %50 ingurukoa izanik, eskualdeko udalek sustapen lanarekin jarraitzeko asmoa dute, asko baitira euskaraz egin dezaketenak. Buruntzaldeko udalek alor honetan burutu duten orain arteko lana euskara.buruntzaldea. org web orrialdean ezagutu daiteke.

 

Kontuan hartzeko datak:

- Apirilak 14-maiatzak 7: Autolikidazio proposamenak onartzea.

- Apirilak 19-ekainak 11: Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea. 902 100 040 www.gipuzkoa.net/ogasuna.

- Apirilak 20-ekainak 25: Aitorpenak aurkezteko epea. Mekanizatua egiteko bulegoak.

- Donostian (Antso Jakituna, 9): Usurbilgo herritarrek.
- Hernanin (Latsunbeberri 8-9 kalean): Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietako herritarrek.

 

Informazio gehiago: Tlf: 902 100 040. Web: gipuzkoa.net/ogasuna.

 

Fuente: Hernaniko Kronika

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil