Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Usurbil

Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lanik onenak saritu dituzte. Aurtengoan Oronan eta Idekon egindako lanak saritu dira.

31/03/2014 - Comentarios: 0

Aurtengoan Oronan eta Idekon egindako lanak saritu dira.

Hala, lehen saria, 1.500 euro, Ander Malbadik lortu du Oronak gauzatutako lanari esker, “Igogailuen gida-sistemaren neurgailua”. Amaia Buenok bigarren saria lortu du, 500 euro, Ideko enpresan egindako lanagatik, “Proteomika arloan lagin prestaketarako makina-prototipo baten diseinua eta fabrikazioa” izenburua duena.

Gaurko sari banaketan, Mikel Lezamiz izan da Mondragon Korporazioaren izenean, Idoia Peñacoba aldiz, MUaren izenean eta Pello Olaskoaga Ideko enpresaren izenan. Oronako ordezkari bat ere etortzekoa zen, baina arazo batzuk tarteko ezin izan da presente egon.

Aurtengoan, 176 proiektu egin dira guztira euskaraz eta horietatik 32 aurkeztu dira sarira. Mikel Lezamizen hitzetan, sari hauek banatzen jarraituko dute, euskararen normalizazioa egia bihurtu arte. Edizio berria, 2014koa, abian da dagoeneko.

Tutoreen babesa

Protagonistek gustura eta ilusioz jaso dituzte sariak, eta azaldu dute batzuetan lan arloetan ohitura eta inertziekin apurtzeko ahalegina egin behar bada ere, unibertsitateko eta enpresetako tutoreen babes osoa izan dutela. Izan ere, biek onartu dute bai Oronan bai IDEKOn ere egunerokotasunean euskaraz egiten bada ere, lan alor espezifikoan askotan dokumentazioa gaztelaniaz lantzen dela. Are gehiago, Ander Malbadik azpimarratu du euskarazko proiektuak saritzeko premiarik ez lukeela egon beharko.

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil