Lasarte-Oria
Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saria jaso dute
12/03/2014 - Comentarios: 0
Lasarte-Oriako Mugica, Lasarte eta Izarra autoeskolak dira gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen dutenak. Aurten lehenengoz autoeskola bakoitzeko sari bana eman beharrean, herriko autoeskolen araberako sariak banatu dira, Lasarte-Orian hiru. Pleno aretoan Boris Nogalesen eskutik jaso dute 400 euroko saria Joxe Cuerdo Miren Cuerdoren aitak, Nerea Sanchezek eta Itziar Mugikak.
2013. urtean euskaraz azterketa gainditu zutenen artean, sarituak Miren Cuerdo, Nerea Sanchez eta Itziar Mugika izan ziren Astigarragan egindako zozketaren arabera. Hauek 400 euroko saria jaso dute gaur Boris Nogales zinegotziaren eskutik, Miren Cuerdo herritarraren kasuan, aitak jaso du bere ordez. Sarituak zoriondu eta orokorrean animatu nahi izan ditu aurten 18 urte bete eta gidabaimena ateratzeko asmoa duten herritarrak euskaraz egin dezaten. Datorren urtean ere izango delako halako saria jasotzeko aukera.
2010. urtean martxan jarri zen gidabaimena euskaraz ateratzeko egitasmoa Buruntzaldeko udalek bultzatuta. Hauek 2009-2010 ikasturtean diru laguntzak bideratu zituzten autoeskolek behar zuten materiala euskaraz ateratzeko eta horrela ekimenarekin bat egin nahi zuten autoeskolak materialarekin hornitu. Egitasmoak pixkanaka arrakasta gehiago du ikasleen artean, 2010. urtean 34 ikaslek gainditu zuten azterketa teorikoa euskaraz, 2011ean 60, 2012an 113 eta 2013an 135 ikasle izan ziren.
)
Iturria: Txintxarri
Programas
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.