Hernani
Larunbatean “Hazten gaitu, hazten dugu” kanpainaren baitan Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak Hernanin izango dira sagarrondoak saltzen
11/01/2017 - Comentarios: 0
Datorren ikasturterako 400 ikaslerentzako lizeo orokor, teknologiko eta profesionala eraikitzea nahi dute
Baionan dagoen Bernat Etxepare Lizeoak Hazten gaitu, hazten dugu kanpaina jarri zuen martxan ikasturte hasieran lizeo berria eraiki eta materialarekin hornitzeko. Horretarako sagarrondoak saltzen dituzten kanpaina dute martxan eta datorren larunbatean, urtarrilaren 14a, Hernanin egingo den txotx irekieran izango dira sagarrondoak saldu, eta harremanak estutzeko asmotan.
Bernat Etxepare Lizeoa da Iparraldeko euskal lizeo bakarra; Baionan dago. Baina laster ez dira ikasle guztiak kabituko, eta lizeo berria eraiki eta materialarekin hornitzeko, sagarrondoen kanpaina abiatu dute.
Egun, 16 eta 18 urte bitarteko 260 ikasle inguruk ikasten dute bertan, baina ikasle kopurua gora egiten ari denez, 400 ikaslerentzako lizeoa eraiki nahi dute datorren ikasturterako. Eraikinerako dirua bildu dute, baina eraikina hornitzeko behar-beharrezkoa den materiala erosteko, 300.000 euro inguru bildu behar dituzte.
*Iturria: Hernaniko Kronika
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.