Hernani
"Ez nuen pentsatuko inoiz, euskeragatik saria emango zigutenik"
14/02/2014 - Comentarios: 0
Jakitea ostalari elkarteak Irubide jatetxeari saria eman zion ostegunean, jatetxean euskera bereziki zaintzeagatik.
Pili Bereziartua Irubide jatetxeko nagusiak hunkituta hartu zuen ostegunean euskera zaintzeagatik emandako saria, Jakitea elkarteak emandakoa. Hunkituta, eta pixka bat harrituta ere bai, berak irrifarrez dioenez, «ez nuen pentsatuko inoiz euskeragatik saria emango zigutenik! Ezagutu eta bizitu ditugun garaiak bizituta, eta entzun ditugunak entzunda!». Bereziartuari berez ateratzen omen zaio lehenengo hitza euskeraz egitea, karta euskeraz ere edukitzea, edo jatetxean jendea serbitu behar duenak euskeraz jakitea. «Guk dena erderaz ikasi dugu eta lanak ematen dizkigu menua euskeraz jartzeak adibidez... baina natural egiten dugu. Bolada batzuetan euskeraz zekien jendea lanerako bilatzea ere ez zen erraza izaten...». Berez natural ateratako kontuak, bere emaitza eman dio Bereziartuari. «Orain dela 5 urte inguru gizon batek deitu zuen telefonoz eta erreserba egiteko eskatu zidan hiru lagunentzat. Nik beti bezala atenditu nuen, eta zer dek eta, kritiko gastronomikoa izan hura! Uste dut handik datorrela dena. Gustatu egin zitzaion eta erreportaje bat ere egin zidaten, eta sari hau ere handik dator».
Jakitea elkartearen sei sari
Jakitea elkarte bat da Gipuzkoako ostalariena, eta ostegunean sei sari banatu zituen, Debako Agirre jauregian. Traiektoria profesional onenaren saria Onkologikoko Iñigo Yaguerentzat eta Legazpiko gizarte zentroko Maria Zabalarentzat izan zen; kalitatearen saria Donostiako Ganbara jatetxearentzat; pintxorik onena, Paco Buenori eman zioten gabardina ganbarengatik; plater tradizional onena Kako jatetxearentzat saltsan egindako xapoagatik; sukalde tradizionalaren enbajadorearena berriz, Madrileko Julian jatetxeak.
Iturria: Hernaniko Kronika
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.