Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Hernani

En Factory logistika y Spora trabajan y viven día día en euskera

23/09/2014 - Comentarios: 0

Para fomentar el uso del euskera el el ambito laboral las empresas Spora y Factory logistika han decidido participar en el programa Baietz gurean! Factory logistika es una empresa de Lasarte-Oria dedicada al sonido e iluminación de espectaculos y Spora de Hernani, ofrece servicios relacionados al medio ambiente. En las siguientes lineas hemos recogido lo que nos han contado dos trabajadoras de dichas empresas.

 

- Zergatik erabaki zenuten Baietz gurean! ekimenean sartzea?

IRATXE (FACTORY LOGISTIKA): Gure egunerokoan, lagunartean zein etxean… beti euskara dugu ahoan. Garrantzia ematen diogu gure hizkuntz honi eta lantegian ere horrela izatea nahi dugu. Jakitun gara kultura arloan egiten dugula lan eta gure bezeroekin hizkuntz harremana euskaraz izateak ate asko zabaltzen dizkigu. Ahoan darabilguna idatziz helaraztea beharrezkoa zaigu, eta administrazioari zein gure bezeroei euskaraz harremantzea posible dela adierazi nahi diogu. Baietz gurean ekimenarekin udalak euskararen normalizazio baterako neurri, bide eta argibideak ematen dituela kontuan izanik, aurrera pausua ematea erabaki dugu.

ANDREA(SPORA INGURUMEN ZERBITZUAK): Sporako langileek bere eguneroko lanean euskara erabiltzen dugu, bai gure arteko harremanetan bai lanerako hizkuntza bezala. Hitzarmen honen bidez, enpresan euskara sustatzea lortu nahi da, eta oraindik erabiltzen ez den alorretan hemengo hizkuntzaren erabilera normalizatzea. Agian ekimen honekin ez da lortuko euskara gehiago erabiltzea (jadanik erabiltzen baitugu), baina guri, nolabait horri begira jartzeko balioko digu. Enpresan euskarak duen presentzia neurtzeko diagnostiko bat egitea ahalbidetu digu, eta hobetzen ahal diren alderdiak identifikatzea, eta horregatik oso pozik gaude.

- Zuen eguneroko lanean ze toki du euskarak?

IRATXE:Lankideen artean euskaraz dihardugu. Gure bezero, zein hornitzaileekin ez dugu bestelako irizpiderik erabiltzen, kasu gehienetan euskarazko harremana daukagu. Azken urteetan, normalizazio bidean aurrera pausu nabariak sumatu ditugu eta hori pozgarri zaigu. ANDREA: Euskarak oso toki garrantzitsua du; guk euskaraz egiten dugu lan. Gure laneko harremanak eta harreman pertsonalak ere, euskaraz egiten ditugu, posible denean. Gure egunerokoan euskara da komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza.

- Zertan egin nahi duzue aurrera?

IRATXE:: Euskaraz bizi gaitezkeela erakutsi nahi dugu, lanean ere bai: lankideekin, kanpo harremanekin, administrazioarekin… Iruditzen zaigu azken honekin ditugula erronkarik handienak eta gure aldetik ez da esfortzu faltarik izango. Dugun ezagutza eta ematen dizkiguten baliabideekin posible dela uste dugu.

ANDREA: Baietz gurean! ekimenak euskarari begira jartzera lagundu digu. Nolabait euskarak enpresan duen presentziaz ohartzeko; gure arteko, bezeroekin eta hornitzaileekin ditugun harremanak aztertzeko; dokumentuetan eta programa informatikoetan erabiltzen dugun hizkuntzari buruzko gogoeta egiteko, eta gure inguruneko hizkuntza-paisaiari begiratzeko balio izan digu ekimen honek. Gurean, hobetu beharreko alderdi nagusiena programa informatikoena da, baina eguneroko hizkuntza-erabileraz guztiok kontzienteago izan gaitezen ere balioko du.

- Zer esango zeniekete euskararen normalizazioan aurrera egin nahi duten eta Baietz gurean! ekimenean sartuta ez dauden enpresei?

IRATXE:: Asko gara lan munduan euskara normalizatuan bizi nahi dugunak. Ezagutza mailan pausu handiak eman badira ere, erabilpena da gure etorkizuneko erronka eta hizkuntza komunitatea trinkotzeko ezinbestekoa zaigu lan harremanetan sarea egoki bilbatzea. Euskararen bitartez harreman gertuagokoak lortu ditugu eta horrek lana errazteaz gain, enpresa bertakotzen du. Baietz gurean!-ek prozesu horretan ezinbestekoak diren tresnak eskuratzen laguntzen du. ANDREA: Ba, zer esango diegu ba? parte hartzeko! Guretzat, garrantzitsuena euskararen errealitateaz jabetzea izan da. Enpresa bakoitzak egoera ezberdina izango du, eta hobetzeko alderdiak handiagoak edo txikiagoak izan, beti egoten dira. Euskararen normalizaziorako, lehenengo pausoa hizkuntzaren egoerari begira jartzea da. Behin horri arreta jarrita, eta egoeraz jabetuta, oso erraza izaten da hobekuntzak egitea eta euskararen normalizazioan aurrera egitea. Ekimen honetan parte-hartzeko erraztasun handiak dituzte enpresek, eta beraz, pauso hau ematera animatuko nituzke.

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil