Astigarraga
Teorikoa euskeraz ateraz gero, doan izateko aukera
20/05/2014 - Comentarios: 0
Urtero bezala, Buruntzaldeko Udalek saritu egingo dituzte gidabaimenaren azterketa teorikoa euskeraz gainditzen dutenak. Teorikoa ordaintzeko saria gehienez 400 eurokoa izango da. Hernanin, hiru saritu zozketatuko dira.
Aurten ere, gidabaimenaren teorikoa dohainik ateratzeko aukera izango dute, azterketa euskeraz gainditzen dutenek. Izan ere, bostgarren urtez, Buruntzaldeko Udalek eta autoeskolek kanpaina jarri dute martxan, 18 urte inguruko gazteek gidabaimena euskeraz ateratzeko. Zozketa egingo da, 2014 urtean atal teorikoa euskeraz gainditzen dutenen artean eta aukeratuek teorikoa dohainik izango dute, 400 euroko baliora arte. Diptikoak eta gutunak datorren astean hasiko dira banatzen etxeetara. Interesa dutenek inprimakia beteta entregatu behar dute autoeskoletan.
11 sari
Buruntzaldeko herri bakoitzean egingo da teorikoa doan ateratzeko zozketa. Denera, 11 sari zozketatuko dira: Hernanin 3, Lasarte-Orian 3, Andoainen 2 eta Astigarraga, Usurbil eta Urnietan bana.
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.