Andoain
Gidabaimena euskaraz eta doan Buruntzaldeko autoeskoletan
23/05/2015 - Comentarios: 0
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo autoeskoletan eskaintzen dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz prestatzeko aukera. Horren berri eman zuten atzo autoeskoletako ordezkariek prentsaren aurrean.
Buruntzaldeko udalen ekimenez abiatu zen egitasmo hau 2010ean, eta, geroztik, urtetik urtera gora doa Buruntzaldean teorikoa euskaraz ateratzen duten pertsonen kopurua. Lehenengo urtean 34 lagun izan ziren eta 2014an, berriz, 140.
Urtean zehar teorikoa euskaraz ikasi eta gainditu dutenen artean zozketa egiten da, eta 400 euro arteko saria eskuratu dezake sarituak. Herri bakoitzeko autoeskola kopuru adina sari ateratzen dira. Buruntzaldean 11 sari, guztira: 2 Andoainen, 1 Astigarragan, 3 Hernanin, 3 Lasarten, 1 Urnietan eta 1 Usurbilen.
2015ean zehar teorikoa euskaraz gaindituko dutenen artean 2016ko urtarrilean egingo da zozketa. Zozketan pate hartu ahal izateko nahitaezkoa da Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.
Hauexek dira egitasmoarekin bat egin duten autoeskolak: Bengoetxea, Mendi, Otamendi, Hernani, Lagunak, Izarra, Lasarte, Mugica eta Solozabal.
Programas
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.