Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Noticias RSS

www.buruntzaldea.eus web gune bizia

02/02/2009 - Comentarios: 0

Los servicios municipales de euskera de Buruntzaldea han presentado la página web www.buruntzaldea.eus. La web Buruntzaldea Euskaraz recogerá, principalmente información sobre el euskera y el deporte, por ahora.

Aukera zabala eskaintzen du www.buruntzaldea.eus web guneak. Eskualdeko euskara zerbitzuen egitasmo guztien berri ematen da web gune bateratuan, esaterako errenta aitorpena euskaraz egiteko laguntza, apelliduak euskalduntzeko, lan munduko, merkatarientzako eta gurasoentzako kanpainen berri. Ardatza edo zutabea euskara zerbitzuen egitasmo ezberdinak dira. Baina badira beste hainbat atal: "Ba al zenekien" deiturikoan bitxikeriak emango dira eta "Pil pilean" sailean beste informazioren bat. Une honetan SMS lehiaketa bat ageri da.

 

Bestalde, eskualdeko datu soziolinguistikoak ematen dira, baita jardun ezberdinetarako ematen diren diru laguntzei buruzko informazioa, (euskara ikasteko, udako ikastaroetarako, errotuloak euskaratzeko, web orria euskaraz egiteko, enpresa plangintzentzako,...) eta eskualdeko euskaltegi, ikastetxe, euskara elkarte eta herri komunikabide guztien zerrenda. Buruntzaldeko euskara eragile batzuek eta euskaltegietako ordezkariak izan ziren aurkezpenean.

 

Hernani eta Andoaingo Euskara Batzorde-buruek, hurrenez hurren, Idurre Lukas eta Petri Romerok eta Iametza Interaktiboa, web orrialdea sortu duen enpresako Iñaki Aranzabal eta Jose Mari Irazustak aurkeztu zuten Hernaniko Biteri Kultur Etxean ostegunean eguerdiko 1etatik aurrera Buruntzaldeko euskara zerbitzuen web gunea. Informazioa modu errazean eman nahi zaio eskura herritarrari, eta horregatik, Iñaki Aranzabalek azaldu zuenez, orrialdea erakargarria eta sinplea da, "kolore freskoak eta irudiak erabili dira".

 

Buruntzaldea Euskaraz

Ikusten denez denetarik du web orrialdeak, eskaintza oso zabala du, baina abiapuntua besterik ez da. Iñaki Aranzabal Iametza enpresako ordezkariak adierazi zuenez, orrialdearen ezaugarrietako bat interaktibikatea eta aurrera begira izango dituen etengabeko berrikuntzak dira. "Bizirik mantendu" nahi da, hau da, herritarren proposamenak jaso eta erantzun egingo zaie, etengabe informazio berriak eskaintzen saiatuko dira.

 

Informazioa hartzailearen arabera sailkatuko da: jada guraso berrientzat hainbat informazio, lotura interesgarri edota laguntzen berri ematen da: haur kanta, hitz goxo eta abar dituzte eskuragarri. Beste atal batean, merkatarientzat lagungarri diren informazioak bildu dira, edota ikasleentzat interesgarri direnak.

 

Hainbat alor jorratzen ditu www.buruntzaldea.eus helbidean euskarari eskainitako atalak. Jose Mari Irazusta Iametza enpresako ordezkariak ere orrialde "dinamikoa" izango dela nabarmendu zuen: aurkeztu dela baina ez dela horretan geratuko, ideia asko dituztela garatzeko eta hartzaileek aukera izango dutela ekarpenak egin eta iritziak emateko. Horrek bideratuko du web orrialdearen norabidea.

 

Beste gauza batzuk ere azpimarratu zituen, esaterako informazioa hartzaileari egokitua emango dela. Lehen lerroak guraso eta merkatariak izan dira, baina beste batzuk izango dira. Beste helburuetako bat ere aipatu zuen, "dinamikotasun horren bidetik eskualdean informazio boletin bat sortzea, informazioaren hautaketa bat egin eta harpidedunei bidaliko zaie maiztasun batekin posta elektronikoz. Harpidedunen iritziak jasotzeko ere bidea irekiko da".

 

Euskaltegien zerrenda

Laugarren detaile bat ere aipatu zuen Joxe Mari Irazustak, eskualdean dauden euskaltegi guztien eskaintza eta jardunen informazioa jasoko dela sasoi bakoitzean. Ikasleek daukaten maila ezagutzeko modua ere eskaintzen da, ikasten hasi aurretik ikasleak zein maila duen jakiteko galdeketa edo test bat ere jarri baita web orrialdean zenbait ariketa eta frogarekin.

 

Buruntzaldeko web gunea aurkeztu aurretik jada Buber sarietako finalista izan da. Internet&Euskadi elkarteak antolatutako sariek urtero-urtero, euskal web gunerik onenak aukeratzen ditu eta aurten Buruntzaldea.eus Euskararen Sustapenaren Arloko Web Gunerik Onena sailean izendatu zuten. Azkenean saria www.argia.com gunearentzat izan zen.

 

Udal ordezkariak

Prentsaurrekoan izan ziren Hernaniko Idurre Lucas eta Andoaingo Petri Romero zinegotzi eta euskara gaietarako batzorde-buruak.

 

Idurrek nabarmendu zuen, herritarren zerbitzuak hobetzeko ari direla lanean, herritarrak gogoan izan dituztela eta hizkuntzaren normalkuntzan teknologia berriek garrantzia handia dutela. Euskararen alorrean ere, informazioa emateko eta elkartrukerako bideak zabaltzen ari direla esan zuen. Petri Romerok ere Udalen funtzionamenduan Informazio eta Komunikazio Teknologiak duten garrantzia azpimarratu zuen, eta berrikuntza horietan aitzindariak direla euskara zerbitzuak.

 

Web orrialde eskualdeko ikuspegiaz egina dela eta "euskararen normalizazioan lan egiten duten eragile nagusien txokoa" aurkitu daitekeela jakinarazi zuen.

 

* Ver vídeo de la presentación.

 

* Fuente: Revista Txintxarri, nº 755

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil