UdalTop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II.Topaketak martxan dira
22/04/2010 - Comentarios: 0
Atzo (apirilak 21, asteazkena) goizean, Lasarte-Oriako Euskara saileko Rikardo Ortegak, EUDELko Jokin Azkuek, Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua den Maria Jesus Aranburuk ongi etorri egin zieten Euskal Herri osotik etorri diren 120 euskara teknikari eta adituei eta hasiera eman zieten II. Udaltop Topaketei.
Bi egunetan zehar, nerabeen aisian eta lagunartean euskararen erabilera nola sustatu aztertuko dute, mahai inguru eta hitzaldi partehartzaileen bitartez. Era honetara, nerabeekin harremanetan dauden elkarte eta udalek haien programak ezagutzera emateaz gain, informazioa partekatzeko aukera paregabea dute jardunaldi hauei esker.
* Iturria: Txintxarri
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.