Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Noticias RSS

Perfyde, Perforaciones y Derivados S.L. enpresak eta Hernaniko Udalak hitzarmena sinatu dute lan munduan euskararen erabilera sustatzeko

12/02/2015 - Comentarios: 0

Hernani

Buruntzaldeko udalak elkarrekin ari dira lanean eskualdeko enpresetan euskaren erabilera sendotzeko.

“Baietz gurean!” egitasmoaren bidez laguntza ematen diete udalak enpresei, laguntza teknikoa eta ekonomikoa, euskararen normalizazioan urratsak emateko.

Gaur, asteazkena, sinatu dute hitzarmena Perfyde, Perforaciones y Derivados, S.L. enpresako Jon Guembe Urra ordezkariak eta Luis Intxauspe Arozamena alkateak Hernaniko Udalean.

Akarregin kokatutako enpresa da Perfyde, eta euskaren ezagutza maila oneko langileez osatua. Aukera handiak dituzte euskara gehiago erabiltzeko enpresan eta beren bezeroei ere euskarazko zerbitzu egokia emateko.

Bide horretan aurrera egiteko asmoa azaldu du Jon Guembek, eta Udalaren laguntza eskertu du, askotan, bideari ekiteko bultzada horren beharra izaten delako, nahiz eta ez diren 0tik abiatzen eta beren kabuz pauso batzuk emanak dituzten.

Urtebete iraungo du sinatu duten hitzarmenak. Enpresaren abiapuntua zein den jakiteko azterketa bat egiten lagundu dio Udalak eta hortik abiatuta hainbat hobekuntza egiteko konpromisoa hartu du Perfyde enpresak. Urtebeteren bueltan, hobekuntza horiek neurtzeko beste azterketa bat egingo da eta, aurreratutako urratsen arabera dirulaguntza jasoko du Udaletik. Egitasmoarekin aurrera jarraitu nahi badu, beste hitzarmen bat sinatzeko aukera emango dio Udalak enpresari.

Dozena bat enpresatik gora ari da une honetan Buruntzaldean Baietz gurean! hitzarmenaren anparoan aurrera egiten euskararen arloan, eta udalek bide horretan jarraitzeko asmoa azaldu dute.

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil