Norbega/Coca-Cola euskarazko narrazio laburren saria irabazi du Maitane Rebek Bilbon
26/05/2010 - Comentarios: 0
Maiatzak 20an Bilboko Itsasadarraren Museoan, Euskarazko 2009-2010 Narrazio Laburren Saria sari banaketa izan zen. Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa eta hego Euskal Herriko idazle gazteek hartu dute parte, 2. DBH ikasten ari direnak denak.
Maiatzak 20an Bilboko Itsasadarraren Museoan, Euskarazko 2009-2010 Narrazio Laburren Saria sari banaketa izan zen. Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa eta hego Euskal Herriko idazle gazteek hartu dute parte, 2. DBH ikasten ari direnak denak.
Hogeita hamasei neska-mutilek, irakaslek eta gurasoek lagunduta, hitzordua zuten egindako idazlanengatik Bilbora saria jasotzera etortzeko; ez zekiten zein izango zen lortutakoa eta emozio handiko ekitaldia izan zen, azkenean, sari nagusia nork hartuko zuen jakin zen arte. Landaberri BHI Lasarte-Oriako ikastetxe publikoak bi ikasle zituen sarituen artean eta haietako batek, Maitane Rebe Igartuak jaso zuen narrazio labur onearena Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruaren eskutik. Horrekin batera, erregali pila ere izan zituen Maitanek eta, besteak beste, Berlinera joango da ekainean beste gazte mordoarekin eta Montse Fabrega irakasleak lagunduko dio bost eguneko bidaian.
Maitanerekin batera, Sara Arruti Benitok seigarren sari bat ere jaso zuen eta ez zitzaizkion bestelako opariak faltatu: musika ekipoa, kirol-zakua eta motxila.
Bilboko itsasadarraren ondoan otordutxoa eskaini zieten antolatzaileek hara joandako guztiei eta giro alai eta atseginean bukatu zuten eguna denek.
*Iturria: Txintxarri
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.