Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Noticias RSS

La declaración de la renta, en euskera

20/04/2011 - Comentarios: 0

Los ciudadanos y las ciudadanas tenemos hasta el 25 de junio para presentar la declaración de la renta de 2010. Pero antes de aceptar la declaración, son muchos los que acuden a los bancos o a las gestorías.

Ekainaren 25era arte herritarrak Ogasunarekin ditugun kontuak argitzera deituak gaude. Aitorpena onartu aurretik ordea, asko izan ohi dira banketxe edo gestorietara joan ohi direnak.

Errenta aitorpenaren kanpainari buruzko zehaztasunak jasotzeko Hernaniko Kardaberaz kalean kokatzen den Hator gestorian izan gara, bertako bi langilerekin hizketan; Ixiar Minerrekin eta errenta aitorpen alorreko arduradun Arantxa Gorostegirekin. Buruntzaldeko udalen Euskara Planean parte hartzen dute. Eta bezero euskaldun dezente dituzte; partikularrak, autonomoak, enpresetakoak...

 

Errenta Aitorpenari lotuta, zer zerbitzu eskaintzen dizkiozue herritarrari?
Ixiar Miner. Aholkularitza eta errenta aitorpenak egiteko aukera. Bezeroen artean, denetarik dugu. Autolikidazio proposamenak jasotzen dituzten batzuk, onartu baino lehen errebisatu egin nahi izaten dute. Aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu errenta konplexuagoak dituztenei.

Bezero leialak ere baditugu, urtero etortzen direnak, kontuok aholkularitza baten esku uztea nahiago dutenak. Mekanizatua Ogasuneko langile batek doan egiten du, baina hara joaterako batzuk nahiago dute geure esku uztea, konplexua delako eurentzat.

Banketxeetatik ere bezeroak bidaltzen dizkigute. Urtean zehar autonomoak diren bezero asko ditugu, eta jarduerak dituztenei aitorpena egiten diegu, gure zerbitzuen prezioaren barruan sartzen baita.

 

Askotan paper kontuetan ez gara geure buruaz fio. Konfiantza falta horrek bultzatzen ditu bezeroek zuengana jotzea?
I. M. Batzuk bai. Baina gaur egun Ogasuna asko garatu da, bere baliabideak zabalak dira. Guretzat ere lana hobeto egiteko, baliabide asko ematen dizkigute. Pertsona bakoitzaren informazio fiskala eskuragarri dugu gainera, bezeroak baimena ematen badigu. Askotan horrek ere, gauzak ondo egiten aritzearen konfiantza handia ematen du. Bezero batzuk kezkatuta etortzen dira, ia dena ekarri duten galdezka.

Arantxa Gorostegi. Eta beste batzuk azken egunetan ibiltzen dira, aitorpenak aurkezteko Estatuko epea ekainaren 30era arte luzatzen baita.

 

Zuengana jo aurretik, zer aholkatuko zeniekete bezeroei?
I. M. Garaiz ibiltzea, azken egunera arte ez uztea eta urtean zehar, Errenta Aitorpena egiteko beharrezkoak diren banketxe edo enpresetatik jasotako paperak gordetzen joatea. Aholkulariak gero, beharrezkoak diren eta ez diren paperen arteko selekzioa egiten du. Bestalde, aitorpena egiteko obligazioa ez duen jendeari ere agian interesatzen zaio egitea. Obligazioa urtez urtekoa baita; aurten egin beharra izan dezakegu eta datorren urtean ez.

 

Errenta Aitorpena euskaraz egitea hautatzen dutenak nagusitzen doaz?
I. M. Bezeroen artean, badira oso leialak izan eta euskaraz egitea eskatzen dutenak. Egia da ere, duela urte batzuk Euskara Planean sartu ginenetik Errenta Aitorpen asko euskaraz bidaltzen saiatzen garela. Bezeroak ondo egitea nahi du, eta emaitza da eurentzat garrantzitsuena, hizkuntzaz ez dira asko arduratzen.

 

Buruntzaldeko udalen Euskara Planean parte hartu duzue. Zergatik erabaki zenuten urrats hau ematea?
I. M. Bezeroengatik sartu ginen. Bezero euskaldun dezente ditugu; partikularrak, autonomoak eta enpresetakoak, baita euskara eta kultur munduko elkarte asko ere. Lau bat urte egingo genituen Euskara Planean. Gero geure kontutik jarraitzeko erabakia hartu genuen. Berriro noizbait halako lanketa egitea halere, ez dugu alboratzen. Euskara Planari esker, irizpide asko jarri ditugu lan egiterako orduan. Bezero askori zerbitzu guztiz euskalduna ematen zaio. Beste kasu batzuetan, bezeroekiko harremana euskaraz dugu, eta programa informatikoek uzten duten heinean ere euskaraz egiten dugu. Halere, badira euskaraz burutzea ezinezkoak diren gauza batzuk, geure esku ez daudenak.

 

Zerbitzua euskaraz eman nahi, baina hutsuneekin topo egingo zenuten sarri?
A. G. Administrazioarekin arazo handiak ditugu. Erregistroarekin, euskaraz jakin eta euskaraz eskritura dezenteak egingo dituen notarioak aurkitzeko.

I. M. Jaurlaritzak berak web orrialdeetan ereduak gazteleraz bakarrik ditu. Dena egin behar duzu, oso gauza gutxi dago egina. Aspektu laboralean asko aurreratu dugu, nominak eta euskaraz egin ditzakegu. Baina kontabilitatean kostatzen ari zaigu. Hor lan handia dago egiteke.

 

Kanpainan zehar, bezero kolpeak izaten dituzue?
A. G. Kolpe handienak kanpaina hasieran eta bukaeran izaten dira. Erdialdean lan erritmoa mantsotu egiten da.

 

Aldaketarik izango al da kanpaina honetan?
A. G. Berdintsua izango da. Baina aldaketaren bat bada. Aitorpenean beste informazioren bat sartzen baduzu, aurten erregistro elektroniko bat jarri dutenez, paperak eskaneatuta bidaltzeko aukera izango da, Ogasuneraino joan beharrik izan gabe. Errenta Aitorpena hasiera batean okerrago ateratzen da bestalde.

Gehiago ordaindu beharko dugu, orain arte kapital higigarrian atxikitzen zutena ordaindu beharreko kopuru berdina baitzen. Aurten ordea gutxiago atxikiko digute.

I.M. Bestela, errenta mailak gora egin ahala Zapateroren 400 euroak kentzen joango direla ere gogorarazi behar da.

 

Fuente: medios de comunicación locales de Buruntzaldea.

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil