Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Noticias RSS

Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu duten Buruntzaldeko pertsonen artean sariak zozkatu dira

24/02/2021 - Comentarios: 0

Andoain | Astigarraga | Hernani | Lasarte-Oria | Urnieta | Usurbil

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) egitasmo bat aurrera daramate azken urteetan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskararen erabilera eremu guztietan sustatzea da.

Pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta, eta hain zuzen, gaur eguerdian burutu dira zozketak Urnietako Lekaio Kultur etxean. Buruntzaldeko 9 autoeskolek hartzen dute parte ekimenean, eta beraz, 9 sari zozkatu dira.

1.114 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz

Ekitaldian izan dira besteak beste, Mikel Artola eta Oxkar Santamaria, Urnietako eta Usurbilgo Euskarako zinegotziak. Beraiek arduratu dira ekimenaren gaineko azalpenak emateaz eta balantzea egiteaz. Kontatu dute 11 urte igaro direla proiektua martxan jarri zenetik eta azpimarratu dute urte hauetan 1.114 pertsonek lortu dutela gidabaimena euskaraz ateratzea. Gauzak horrela, gustura agertu dira ekimena egiten ari den bidearekin, nahiz eta 2019ko datuekin alderatuta 2020an 37 pertsona gutxiagok atera zuten gidabaimena euskaraz. Hala, onartu dute euskararen aldeko hautua egiten duten pertsonen kopuruan jauzi kualitatibo bat ematea kostatzen ari dela.

Dena den, adierazi dute ezinbestekoa dela belaunaldi gazteei eskolaz kanpoko jarduera erakargarri bezain garrantzitsu hau euskaraz eskaintzea, eta aukera hori ahalbidetzeko buruturiko lan eta esfortzu guztia nabarmendu dute. Zentzu horretan, 6 udalen inplikazioa eta jarrera eskertu nahi izan dituzte. Baita autoeskolena ere, bertako prestatzaileentzat erronka handia izan baita lanketa hori egitea.

Halere, artean gauza dezente daude hobetzeko haien aburuz, terminologia bateratu bat sortzea, eta kalitatezko azterketa ereduak garatzea, besteak beste. Halaber, aurrerapausoak azterketa teorikoan emanagatik, azterketa praktikoan jarraipena izatearen beharra azaleratu dute. Baita baliabide teknologikoetan euskara erabiltzeko aukera bermatu beharra ere. Era berean, udalez gaineko administrazioen apustu sendo baten beharra somatzen dutela adierazi dute, udalek ez baitute eskuhartze gehiagorako eskumenik.

Zailtasunak zailtasun, aurrerapausoak emateko eta euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko jarrera irmoa erakutsi dute, eta argi utzi dute Buruntzaldeko herritarrak gidabaimena ateratzeko orduan ere euskararen aldeko hautua egitera bideratzeko lanean segituko dutela.

Saridunak

Ondorengoak dira zozketan saridun izan diren pertsonak:

 

ANDOAIN

  • Beñat Setien Iguaran

  • Aizpea Oria Irigoras

ASTIGARRAGA

  • Olaia Lizeaga Otaño

HERNANI

  • Olatz Ollo Urnieta

  • Uxue Mariñelarena Urbieta

  • Nahia Cisneros Gómez

URNIETA

  • Uxue Lizarazu Iceta

USURBIL

  • Mattin Aierbe Zubeldia

LASARTE

  • Larraitz Izagirre Inza

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil