Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Noticias RSS

Euskarazko kazetaritzaren XXVII. Rikardo Arregi Sariak banatu dituzte

30/06/2015 - Comentarios: 0

Epaimahaiak maila altua izan dela-eta beste bi sari berezi banatu ditu

XXVII. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu dituzte eta sari nagusia Julen Iriondok jaso du Goienan egindako Jon Salaberriri buruzko dokumentalagatik. Kazetari gaztearen saria, berriz, Samara Veltek jaso du Eskoziako erreferendumari jarraipena eginaz Berrian argitaratutako artikulu eta elkarrizketa sortagatik.

Epaimahaiko kideek adierazi dutenez, aurtengo edizioan kalitate altuko lan asko jaso dituzte. Horregatik, ohiko sari nagusiaz eta kazetari gaztearen sariaz gain, beste bi sari berezi eman dituzte: Mikel Ibargoienek jaso du sari berezietako bat. Honek, Info7 irratian Kirol leihoa saioan hasitako bidea Gaur 8ko orrialdeetara ekarri du emakume kirolariei presentzia eta ahotsa emanez. Beste sari berezia Iñigo Astizentzat izan da Berrian pasa den udan argitaratutako “Kantuan diren lekuak” sortagatik.

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil