Buruntzaldeko euskaltegietan izena emateko epea kanpaina martxan jarri dute
13/09/2012 - Comentarios: 0
Euskaltegiei buruzko informazio guztia www.buruntzaldea.com webguneko Euskaltegiak atalean aurkitu daiteke.
Ikasturte berriarekin batera, euskera ikasi nahi duten herritarrak hasi dira izena ematen euskaltegietan. Iraila osoan zehar izango da matrikulazio kanpaina zabalik; eta horri bultzada eta babesa emateko asmoarekin, prentsaurrea eman zuten atzo Usurbilen, Buruntzaldeko sei udalerrietako ordezkariek.
Ikasleak animatzea, helburua
Helduek euskeraz ikastea da kanpaina honen helburuetako bat, eta hala azpimarratu zuten atzokoan. Herritarrek euskera ikasteko duten aukera zabala ere gogoratu zuten: «herrian bertan, ondoko auzo edo kalean dute euskaltegia. Eskaintza gainera, zabala da, norberari egokitutakoa». Joan den urteko datua ere eman zuten: 500 pertsonek ikasi zuten euskera, Buruntzaldean.
Informazio guztia, interneten
Euskaltegietako informazioa lortu nahi dutenek bi bide dituzte: egoitzara bertara jo, edo www.buruntzaldea.eus web orrian lortu. Azken honetan eskaintzak, ordutegiak, mailak.... denetariko informazioa lortu dezakete; eta duten maila ere ikusi dezakete, simulakro baten bidez.
Dirulaguntzak, Udaletan
Diruz ere laguntzen diete euskera euskaltegietan ikasten duten ikasleei. Prentsaurrean gogoratu zutenez, herri bakoitzak bere baldintza eta ezaugarriak ditu dirulaguntza horiek ematerakoan, eta egokiena, norberak bere udaletxean galdetzea da.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.