Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz
Facebook Twitter RSS Harremanetarako

Noticias RSS

Apelliduak Abizendu egitasmoa martxan

31/03/2010 - Comentarios: 0

Aguirreche, Echeverría, Jauregui, Arregui, Erquicia, Aguirre... euskaldun abizenak diren arren, dokumentu ofizialetan euren jatorrizko grafia albo batera utzi eta erderazko grafia erabili behar izaten da erroldan abizenok horrela agertzen direlako. Baina abizena jatorrizko eran idatzi nahi duzula? Orain eta modu errazan egiteko aukera eskaintzen dute kanpaina bati esker.

Aguirreche, Echeverría, Jauregui, Arregui, Erquicia, Aguirre... euskaldun abizenak diren arren, dokumentu ofizialetan euren jatorrizko grafia albo batera utzi eta erderazko grafia erabili behar izaten da erroldan abizenok horrela agertzen direlako. Baina abizena jatorrizko eran idatzi nahi duzula? Orain eta modu errazan egiteko aukera eskaintzen dute kanpaina bati esker. Izan ere, Buruntzaldeko udal euskara zerbitzuek Apellidoak Abizenduz ekimena jarri dute berriro abian.

 

Jatorrizko euskarazkoak diren abizenak agiri ofizialetan bere jatorrizko grafiakin ager daitezen, hori lortzeko bidea zein den azaldu nahi diete Buruntzaldea eremuko biztanleei.

 

Konplexutasun eza
Udaletxera eta Bake Epaitegira joan behar da abizena bere jatorrian bezala idatzita agertzeko.

 

Donostian jaioa baldin bazara, ordea, Bake Epaitegira joan beharrean, Donostiako erregistro Zibilera hurbiltzea baino ez duzu.

 

Zer behar da?
Udaletxean emango dizuten errolda-agiria; jaioterriko Bake Epaitegian eskuratzen den jaiotagiri ofiziala eta NANren fotokopia dira abizenaren grafia aldatzeko behar diren hiru agiri ofizialak.

 

Ezkonduak edo seme-alabak dituztenek, aldiz, Familia liburua ere beharko dute aldaketarako.

 

Aipatutako paper hauek guztiak, herriko Bake Epaitegira eraman, eta han bertan abizenaren aldaketa egingo dizute. Zalantzarik izanez gero, zure herriko Bake Epaitegian galdetzea baino ez duzu, han beharrezko argibide guztiak emango dizkizute.

 

Buruntzaldeko ekimena
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek euskararen arloan elkarrekin aurrera eramaten dituzten ekintzetariko bat dugu Apellidoak Abizenduz eta tokian tokiko bake-epaitegiekin lankidetzan burututako ekimena dugu hau.

 

Agur “ch”, “qu” edo “gu”
Badira urte batzuk ekimen honi hasiera eman ziotela Buruntzaldeko udal euskara zerbitzuek.

 

Eta harez geroztik, dozenaka herritarrak dira jada Echeverría, Aguirre edo Erquizia izateari utzi diotenak, eta Etxeberria, Agirre eta Erkizia izatera pasa direnak. Ikusi duzutenez, modu errazean lortu dezakezu zure abizen euskaldunak eskatzen duen grafia euskalduna bereganatzea. Ez galdu aukera!

 

*Iturria: Txintxarri

 

Programas

 

Comenta esta noticia

Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Contacto | Accesibilidad | Aviso legal
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil