Administrazioa da euskerazko eskaintza altuena duen sektorea
09/06/2010 - Comentarios: 0
Hernanin, orokorrean, euskerazko eskaintza 0,53koa da 0-1eko eskalan, Euskainiren arabera. Erabileraren gainetik dago eta ezagutzaren azpitik.
Euskaini azterketa egin du Hernanin Soziolinguistika Klusterrak Udalarentzat, herrian euskerazko eskaintza zenbatekoa den jakiteko. Bildutako datuen arabera, Hernanin, orokorrean, euskerazko eskaintza 0,53koa da 0-1eko eskalan. Emaitza hori kale erabileraren datuaren gainetik dago, nabarmen, eta ezagutza datuaren azpitik, baina oso gertu. Hala azaldu zuen Asier Basurto Klusterreko kide eta azterketaren arduradunak maiatzaren 27an, Hernaniko AEKn egindako aurkezpenean. Sektoreka hartuta, berriz, Administrazioa da euskerazko eskaintza altuena duen sektorea (0,74). Gizartean, euskerazko eskaintza maila altua topatu dezakete herritarrek (0,71). Hezkuntza eta Osasungintza sektoreetan, berriz, euskerazko eskaintza maila ertainekoa da: 0,65 eta 0,57. Ekonomian, eskaintzaren erdia baino gutxiago (0,45) bakarrik eskuratu daiteke euskeraz eta hedabideen aldetik, euskeraz jasotzen dutenaren proportzioa oso baxua da (0,25).
Guztira 611 eskaintzaile neurtu
Azterketa hau egiteko, herritarrei zerbitzuren bat eskaitzen dion guztia neurtu da. Guztira 611 eskaintzaile. Azterketa hau egiten dela bigarren aldia da, 2003an egin zen lehenengoz. Honen bidez, euskeraren egoeraren neurri bat eskuratzen da alde batetik, eta bestetik, hizkuntza plangintzari begira, indar-gune eta ahul-guneak identifikatzen laguntzen du, hau da, Udaletik non eragitea komeni den zehazten du.
* Iturria: Hernaniko Kronika
Comenta esta noticia
Rellenar los siguientes campos. Los que tienen "*" son obligatorios.