1. Aukeratu ezazu erantzun egokia: Goraintziak Andonirentzat!
Baita zuri ere!
Zure partetik!
Ez horregatik, gizona!
Nahi bai, behintzat!
2. Zein ez da besteen baliokidea?
Jainkoak daki!
Auskalo!
Nik dakit!
Batek daki!
3. Zure lagun bat gaixorik dago. Nola esango diozu azkar sendatzeko?
Azkar sendatu zarela!
Azkar sendatzeko!
Azkar sendatzea daukazu!
Ea azkar sendatzen zaren!
4. Egun on! Zein da erantzunik egokiena?
Baita zuri ere.
Berdintsua.
Aspaldiko.
Berbera.
5. Zein da zuzena?
1961eko ekainak 10ean jaio zen.
1961eko ekainaren 10ean jaio zen.
1961.garreneko ekainaren 10ean jaio zen.
19061.ean ekainaren 10ean jaio zen.
6. Lainotua badago ere, ateri dugu. Zer esan nahi du?
Babestoki bat dugu.
Euririk ez du egiten.
Atea jarri diogu.
Irten gara
7. Ziri ederra sartu didate. Zer esan nahi du esaldi honek?
Iltzea sartu didatela.
Zirikatzaile onak direla.
Engainatu egin nautela.
Kandela sartu didatela poltsan.
8. Tenisean, jokalariak pistaren alde __________ jartzen dira. Aukeratu egokiena.
batean
bakoitzean
bitan
banatan
9. Zer esango zenioke emaitza txarrak izan dituen ikasle bati egoera piska bat arintzeko?
Alfer-alferrik ari zara!
Zureak egin du!
Zurekin ez dago zereginik!
Zer egingo diogu, ba!
10. Jolas egin dezagun!
abestera
futbolera
soka-saltoan
detektibeetara
© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak Contacto | Accesibilidad | Aviso legal CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa